Apirilean hasiko da 'XXI. Matematikak Eguneroko Bizitzan' Bilbon
2024-04-04 12:45 KultureaApirilaren 18an eta 25ean eta maiatzaren 2an eta 8an, arratsaldeko 19:00retan.
Zikloaren helburua matematikak publikoari hurreratzea da, historian zehar izan daben garrantzia erakutsiz, gizartearentzat dituen aplikazino garrantzitsuak aztertuz, arteagaz eta kultureagaz dituen hartu-emon sakonak ezagutuz, baita haren edertasuna be.
Matematikak gizartearen, teknologiaren, ikerketa zientifikoaren eta artearen hainbat alderditan dauen aldakortasuna nabarmentzen da.
Lehenengoko hitzaldia Esculturas geométricas con papel y tijera izango da, María García Monera Matematikak espezialidadean doktoreak emongo dauena, apirilaren 18an. María García Monerak aurrerapen teknologikoei esker, Félix Kleinen (historiako matematikari garrantzitsuenetako bat) teknikeak artearen zerbitzura zelan jarten diran eta ordenagailuz diseinautako eskultura geometrikoak zelan sortu daitekezan azalduko dau.
Zikloak apirilaren 25ean jarraituko dau ¿Pueden las máquinas cambiar de opinión a lo largo del tiempo? berbaldiagaz. Verónica Álvarez Castro matematikariak adimen artifizialak makinei giza portaerea imitetan zelan erakusten jakenari buruzko berbaldia.
Eduardo Sáenz de Cabezón Errioxako Unibersidadeko Matematika eta Konputazino Saileko irakaslea arduratuko da El espejo de la mayoría hitzorduaz, maiatzaren 2an. Matematikak ingurune kolektiboa, baita sare sozialak be, ulertzen zelan lagundu leiken azalduko dau.
Azken hitzordua maiatzaren 8an izango da, Oihana Garaialde doktorearen eskutik datorren Matematikaren zuloak eta zulo matematikoak izenekoa. Matematikako teoria edo hasiera klasikoetatik abiatuz, berbaldiaren helburua matematikako zulo horreek konteteak gaur egun izan leiken garrantzia erakustea eta aplikazino praktikoren batera heltzea da.
Hitzordu hau doban eta sarrera librekoa da leku guztiak bete arte.
Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Bidebarrieta Kulturgunearen YouTubeko kanalean.
Matematikak Eguneroko Bizitzan
Programea Bilboko Udalak, Euskal Herriko Unibersidadeko (UPV/EHU) Zientzia eta Teknologia Fakultadeak eta Basque Center for Applied Mathematics (BCAM) izenekoak atondu dabe alkarlanean. Ekimenak beste programa batzuk be jasoten ditu Darwinen Eguna edo Emakumeek zientzia egiten dute, besteak beste, zientzia jente guztiari, era atseginean, zorrotzean eta didaktikoan hurreratzeko eta egunerokotasuna daben zientziari buruzko gaiak ezagutarazoteko helburuari eutsiz.
Bidebarrieta Kulturgunea Bidebarrietako Liburutegiaren barruan kultureari eskainitako gunea da eta helburuen artean kulturea, literaturea eta zientzia garatu eta sustatzea dago.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!