Bilboko ehun urtetik gorako saltokiek euren eguna ospatuko dabe

Bizkaie! 2024-04-04 10:35   Kulturea

Apirilaren 10ean deskontuak eta opariak eskainiko ditue.

Bilbon dagozen ehun urtetik gorako 66 saltokiek apirilaren 10ean ospatuko dabe lehen aldiz Bilboko Ehun Urtetik Gorako Saltokien Eguna.

Horren bitartez, herritar guztiei zabaldu nahi deutse Bilboko bizitzearen eta garapenaren parte izateak dakarren poztasuna. Horrezaz gan, turistentzat erakargarriak izan daitekezala sustatu nahi dabe, baita bilbotar gazteentzat be, betidaniko negozioak ezagutu deiezan.

Horretarako, apirilaren 8tik 13ra bitartean, establezimendu batzuk jkazoera hori autortzeko zenbait ikur jarriko ditue sarreran, esaterako, alfonbrak eta banderak. Ganera, apirilaren 10ean deskontuak eta opariak eskainiko ditue.

Establezimenduek proponidu deben Bilboko Ehun Urtetik Gorako Saltokien Egunaren helburua da Bilboko Udalak bilbaoDendak alkartearen eskutik hasitako proiektua sendotzea, izan be, ehun urtetiko gorakoen erkidegoa sortu dau EHUN: Betiko dendak betirako lelopean, eta urian 90 urtetik gora bete dituen 66 establezimendu batzen ditu jada.

Ehun urtetik gorako 66 saltoki horreek beteten daben zerrendea historikoan, ondoko komertzioak ikusi daitekez; farmaziak, janari-dendak, estankoak, loteria-negozioak eta moda-saltokiak. Bilboko Abando, Ibaiondo, Errekalde, Uribarri eta Deustu auzoetan dagoz, eta apirilaren 10ean indarrak batuko ditue aktibo jarraitzen dabela gogorarazoteko.

Bilboko Udalak Bilboko baldosea emoten deutso ehun urte beteten dituan saltokiari, egindako ibilbidea autortzeko, baita horreen historia adierazoten dauen katalogoa be.

Konsultau hemen denda guztiak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu