Nazario Díaz koreografoak jantza ikuskizuna estreinauko dau
2024-04-04 08:23 KultureaAzkuna Zentroan, apirilaren 11n.
Apirilaren 11n, eguenean, Nazario Díaz koreografoak amanecer alto cielo jantza ikuskizuna estreinauko dau Azkuna Zentroa - Alhondiga Bilbao Kultura eta Gizartearen Zentroan. Lanak, hizkuntzearen desagerpena proponiduten dau, elementu eszenografikoez, haren materialtasunak lotzen dituan testu-praktikak erabiliz.
Horrezaz gan, ikusmena adierazoten dau, gorputza eta perzepzinoa hain zuzen be, Lisa Nelson koreografo eta bideo-artistak proponidutako begiradaretan oinarrituta, geure jantzetan, eskuak begira dagoz, begiek joten dabe eta gorputzak ezabatzen dira.
Nazario Díazek arte performatiboen eremuan egiten dau lan, arreta jarriz gorputzearen, begiradearen eta idazketearen artean sortzen dan tensinoan. Lehen, objetuez eta neure gorputzaz arduratzen nintzan, behin eta berriz egindako ekintza baten bidez higatzeko; neure oraingo lanak barriz, gorputz baten erosinoaren eta desagerpenaren ideari eusten deutso adierazo dau.
Piezea 2022an sortu eban, PACAP5 arte performatiboen sorkuntza-programa aurreratuaren esparruan. João Fiadeirok Forum Dançarako (Lisboa) komisarioa da, eta Azkuna Zentroaren koprodukzinoa da.
Jantzea, apirilaren 11n izango da, arratsaldeko 19:00retan. Sarrerak hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!