Igor Sarralde Ussia: 'Nire estiloan sakondu eta proiektu personalak jorratzea da asmoa'
2024-04-08 07:55 Barriketan47. Getxo Jazz Jaialdia iragarriko dauen kartela Igor Sarralde Getxoko ilustratzaile eta komikigilearen lana da, besteak beste, Kataluniako Museu Nacional d 'Art-en eta Bartzelonako Komiki Azokan egin ditu erakusketak eta igaz Getxon Sinestesia Drawing Band proiektua aurkeztu eban, Kultura Sormen Deialdiaren barruan. Kultura Etxeak bultzatutako ekimen horretarako, zuzenean ilustrau zituan 2023ko jazz eta folk jaialdietako kontzertuak, ekitaldi bien testigantza grafikoa emoteko asmoz.
1.- Igaz Getxo Jazz jaldien estaldura grafikoa egin eta Sinestesia Drawing Band proiektua be aurkeztu zenduan. Zeozelako abantailea izan ete da estaldura grafikoa egitea aurten, zure kartelak iragarriko dauelako 47. Getxo Jazz?
Leitekena da abantailatxua izatea [barreka] baina prozesua normal antzekoa izan da. Esan dozun estaldura grafikoarena ona izan da niretzako ze jazz eta folk jaialdien ilustrazinoakaz, zirriborroakaz eta asko gozau dot eta oinarri sendo horri esker gustora ibili naz.
2.- Azaldu eiskuzu zelakoa dan kartel sariduna? Ze erispide erabili dozu?
Proposamena egin eustien kartela egiteko eta ezin ezetzik emon. Kartela egin eta aurkeztu neutsenean gustau egin jaken eta berehala hansi nintzan beharrean. Estilo eta kultura askotako oinarriak eta erabili dodaz eta egokitzapen lana izan da nirea. Aniztasuna eakutsi gura izan dot eta kartelean badago hori, freskoa da, elegantea eta idea horreek oinarri hartuta, jente asko agiri da pilotuta; ganerakoan Algortako Portu Zahareko eskilarak be zeozelan irudikatu ditut, aitatu banda hori guztia han egongo balitx legez eta goiko letrak (Getxo Jazz) erabiliz, zeta moduko bat adierazoteko.
3.- Iluna edo begitandu jaku. Atontzaileen agindurik izan dozu hau sartu eta hau ez edo holakorik? Getxora datozen artisten erretraturik ez dozu sartu. Zergaitik?
Agindurik ez dot izan baina koloreak sartzeko esan eustien [Barreka]. Eta Getxora etorriko diran artistarik kartelean ez sartzearen arrazoia da kartela diseinau nebanean inork be ez ekiala nor etorriko zan; aurrerago izen batzuk agertu dira, besteak beste, Stacey Kent, Bill Frisell eta James Carter.
4.- Musikeak erakarten zaitu, jazzak zehatz esateko baina Primavera Sound-erako be egin izan dozuz ilustrazinoak...
Bai. Musikazale amorratua naz, kontzertuetara joaten naz baina pentsaizu kontzertuetan musikea atrapetea ezinezkoa dala, nahiz eta buruan edo bihotzean gorde, badoa eta marrazkiak, barriz, hor geratzen dira betirako. Hor zehar doana eta ilustrazinoa parekatzea eta kontrajartea gustetan jatan trikimailua da.
5.- XXXIV. Portugalete Uri Urena Komiki-Lehiaketan euskarazko egile onenari emandako akzesita irabazi zenduan. Pozik?
Zelan ez. Urte batzuk joan dira baina gogoan daukat. Horri esker Mikel Begoña Sopelako gidoilariak Instagram bidez proponidu eustan alkarregaz zeozertxu egiteko eta nik baietz esan neutsan. Laster hasi ginan beharrean eta argitaletxe batzuei gure proiktuaren barri emon ostean, Harriet prest agertu zan gure lana argitaratzeko Argia iraungi zen tokia komikia, hain zuzen be. Gaiaren harian, Eusko Jaurlaritzeak diru-laguntzinoa dauka komiki lanak sustatzeko eta geuk irabazi genduanez, berehala hasi nintzan binetak egiten (Aurrerapena erretratuen atalean dozue).
6.- Igaz Getxo Folkerako egindako ilustrazinoa be gustau jaku, Kepa Junkera protagonista dauena, zuri-baltzean egindakoa...
Bai. Zuzenean ez neban marraztu baina serieko beste guztiak bai. Munduan ezaguna eta autortua dan bilbotarra omentzeko egokia begitandu jatan eta nire be gustau jatan. Ederra da.
7.- 2020. urtean, Asier Gorostidigaz batera egindako lehen liburuaren argitalpenean Euskal Herriko animaliak izenekoan marrazkiak egin dozuz. Zelako lana izan da hori, testuagaz bat etorri eta ilustretearena?
Buztarketa horrek ez deust arazorik eragin. Arte Ederrak ikasi nituanean, gelakide izan ginan eta plazerra izan da beragaz liburua plazaratzea. Lagunak gara. Bartzelonara joana nintzan komikiaren munduko gorabeherak ikasten eta amaitu nituanean etxera bueltau eta hor ekin neutson lanari. Asierrek animalien marrazkiak eta bialtzen eustazan eta horreetan oinarrituta egiten nituan ilustrazinoak.
Ganerakoan, nire estiloan sakondu eta proiektu personalak jorratzea da nire asmoa.
8.- Album ilustratuak, stop motion animazinoak, komikiak... Zein arlotan zabiz gustorago?
Komikigintzan, ilustrazinoetan eta nabil gustora baina ganerako arloak be ez dodaz baztertzen, egin ditut gauzak, laster argitaratuko dau Harriet etxeak Argia iraungi zen tokia komikia, gaztelaniaz eta euskeraz eta mundu horretan disfrutetan dot.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!