XXXVI. Bilbainada Lehiaketea martxan

Bizkaie! 2024-04-03 13:05   Kulturea

Lanak aurkezteko epea apirilaren 15ean hasiko da.

Urtero lez, Bilboko Udalak, Radio Nervión eta Telebilbaoren laguntzinoagaz, bilbainaden lehiaketea jarri dau martxan, uriko barriak eta gaurkotasunari buruzko abestien sorkuntza sustatzeko helburuagaz.

Lehiaketearen XXXVI. edizinoan, aldez aurretik sarituak edo argitaratuak izan ez diran proposamenak parte hartu ahal izango dabe. Deialdia apirilaren 15etik bagilaren 2ra arte edegita egongo da nahi dauenak izena emon deian.

Barritasun bezela, aurten abestiak udal webgunearen bitartez aurkeztu beharko dira, horretarako formularioa betez eta interpretautako lanen grabazinoak, letregaz batera bidaliz.

Lehiaketearen kategoriei jagokonez, Bilbainada Onena, gazteleraz zein euskeraz, 955 euro eta Don Diegoren eskultura bategaz sarituko da. Horrezaz gan, zortzi accesit emongo dira 420 eurokoak.

Lehiaketearen oinarriak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu