Erabagita Gipuzkoako Eskolartekoaren finala
2024-04-03 10:01 BertsolaritzeaLasturren jokatuko da apirilaren 12an.
Lau kanporaketa jokatu ostean, erabagita geratu da finaleko seikotea: Kattalin Arabolaza (Xenpelar), June Aiestaran (GoiBe-Harituz), Sustrai Goenaga (GoiBe), Danel Etxeberria (Harituz), Joanes Azpillaga (Erniarraitz) eta Egiar Otegi (Xenpelar).
Finaleko afarirako txartelak salgai dagoz hemen. Saioa afalostean egingo da eta egin beharreko ariketak hurrengoak izango dira:
- Lau oinak emonda, 8ko txikian, bertso bat.
- Binaka, 8ko handian, bina bertso.
- Binaka, 8ko txikian, bina bertso.
- Banaka, puntu bati erantzun 8ko txikian; eta gaia emonda bertso bat, gehienez 10eko handian.
Bertsolari gazteek asteburu pasa geratzeko aukerea izango dabe Lasturren; nahi izan ezkero, emon izena hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!