Bilbo kalearte eszenikoen uriburu izango da

Bizkaie! 2024-04-03 08:17   Kulturea

Patea alkarteak atondutako foroari esker.

Patea kalearte eszenikoen profesionalen estaduko alkartea da, eta apirilaren 9an eta 10ean kaleko arteei buruzko foro profesionala atonduko dau Bilbon. Ganera, Frantzia izango da herrialde konbidadua; bertako arte eszenikoetako persona ospetsuenek parte hartuko dabe.

Beraz, Frantziako kaleko arteen 4 zentro nazionalek eta Frantziako eta Espainiako 10 jaialditako ordezkariek parte hartuko dabe hizlari legez.

Horrezaz gan, Bidebarrietako Liburutegiak Francia, de las artes de calle a las instituticones izeneko foroa hartuko dau. Aukera parebakoa nazinoarteko lehen mailako proiektuak ezagutzeko, sektorearen egungo errealidadea eta arrakasta kasuak aztertuz.

Parte-hartzaileak

  • Nathalie Cixoux: Festival Chalon Dans la Rue / Centre National des Arts de la Rue et de l’Espace Public de Chalon sur Saône.
  • Pierre Berthelot: Compagnie Generik Vapeur / Cite des Ars de la Rue Marsella.
  • Nadège Prugnard: Ateliers Frappaz / Centre National des Arts de la Rue et de l’Espace Public de Villeurbanne.
  • Tiphaine Giry: Théâtre de Liburnia / Festival Fest ́arts de Libourne.
  • Bruno Beaufort: Centre National des arts de la rue (CNAR) de Poitou-Charentes.
  • Aurelie Pousset: Directrice Culture et Politique linguistique Ville d ́Hendaye.
  • Xabier Campón: Festival Teatre Al Carrer de Viladecanseko zuzendaria eta PAC-eko presidentea (Associació Plataforma d’Arts de Carrer).
  • Fernando Marin: KaldeArte Festibala. Vitoria-Gasteiz.
  • Pedro Ormazabal: Bilboko Kalealdia Festibala. Bilbo.
  • Anna Giribet: Fira Tárregako zuzendaritza artistikoa.

Egitaraua

- Apirilak 9:

  • 10:00 – 13:30: Kaleko arteek lurraldea zelan estimuletan daben.
  • 16:00 – 19:00: Kaleko arteen Zentro Nazionalen garrantzia eta oihartzuna.

- Apirilak 10:

  • 10:00 – 13:30: Kaleko arteak eta administrazino publikoa eta arrakasta kasuak estaduan.

Foroa Patea alkarteak atontzen dau, Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, SGAE Fundazinoaren eta Espainiako Kultura Ministerioaren laguntzinoagaz.

Foroan izena emoteko epea edegita dago hemen.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu