Guggenheim Bilbao Museoak 23.141 bisitari jaso ditu Aste Santuan
2024-04-02 12:35 KultureaUrteko lehen hamahiru asteetan, 196.853 lagunen bisitea jaso dau.
Aste Santuan, eguenetik astelehenera, 23.141 lagun izan dira Guggenheim Bilbao Museoan; 2023an baino 42 persona gehiago. Egunero jasotako bisitarien batez bestekoa 4.628 personakoa izan da, baina kopurua 5.278 personara doa eguenetik domekara bitarteko bisitak kontuan hartuta.
Bisitarien jatorri geografikoari jagokonez, % 55 espainiar estadutik etorri dira; bereziki, Kataluniatik (% 12), Madrildik (% 9) eta EAEtik (% 8). Atzerritarrei jagokenez, bisitari frantziarrak izan dira gehienak (% 10) eta ondoren alemaniarrak (% 6), ingelesak (% 4), italiarrak (% 4), eta portugesak (% 3).
Bertaratu diran guztiek programazino artistiko oparoa ikusteko aukerea izan dabe, tartean aldi baterako hainbat erakusketa; esaterako, Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea; Baskularra (June Crespo); Ostertzaz gaindi (Giovanni Anselmo); eta Kaosaren teoria bideo-instalazinoa (Metahaven); baita BBK erakundeak babesten dauen Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako artelan erakusketea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!