Amets Arzallus eta Jean Duverdier saritu ditue 41. Sarako Idazleen Biltzarrean

Bizkaie! 2024-04-02 07:50   Kulturea

Gaur, apirilak 2, profesionalen eguna izango da.

Jean-Baptiste Coyos euskaltzainburuordea eta Ixabel Etxeberria ikerlaria. | Ikusi handiago | Argazki originala

Aaurtengo Sarako Idazleen Biltzarraa apirilaren 1ean eta 2an izango da, eta atontzaileek barrikuntzaz jositako egitaraua aurkeztu dabe, berbaldi, liburu-aurkezpen, kontzertu eta bestelako ikuskizunak iragarriz; 2024ko Biltzar Saria be emon deutse Amets Arzallus eta Jean Duverdieri.

Amets Arzallus saritu dabe Miñan (Susa) lanagaitik; Arzallusek Ibrahima Balderen lana be nabarmendu dau bien arteko lana izan baita.

Duverdier (Baiona, 1958), barriz, marrazkilaria da eta Idazleen Biltzarrak sortzailearen ibilbide osoa nabarmendu dau.

Danetara, 120 idazle, 18 argitaletxe eta 13 erakunde eta alkartek parte hartzen dagoz, baita Euskaltzaindia be erta urteroko ohitureari jarraituz, Euskerearen Akademiak erakusmahaia jarri dau Saran eta, horrezaz gan, liburu bi aurkeztu ditu jentaurrean: Jean-Baptiste Coyos euskaltzainburuordearen Junes Casenave-Harigile: zortzi pastoral berri (I. tomoa) eta Margarita, Nafarroako erregina (1492-1549). Antzezlanak eta gutunak, hain zuzen be.

Junes Casenave-Harigile abadeak (1924-2018) pastoral ugari idatzi zituan eta horreetatik 11 taularatuak izan dira, baina beste zortzi ez dira jentaurrean aurkeztu. Hain zuzen, horreetako lau batu ditu Jean-Baptiste Coyos euskaltzainburuordeak liburu honetan, beste laurak bigarren liburu baterako itxi dira.

Liburuki honetan agiri diran lau pastoralak ondokoak dira: Agosti Etxekopar. Donapaleuko apezaren bizimodua kontetan dauena; Atarratze. Zuberoako Basabürüa eskualdeko herri nagusia da Atarratze eta bertako milatik gora urteetako historiako pasadizo garrantzitsuenak kontetan ditu; Barkoxe. Entzute handiko herri zuberotar honen historia kontetan dau.

Eta Dabid erregea. Judeako Dabid erregearen historia aurkezten deusku.

Ganerakoan, Margarita, Nafarroako erregina, Antzezlanak eta gutuna liburuari jagokonez, Margarita Frantziako Valois leinuaren kideak leku berezia dau Nafarroako historian, Nafarroako Henrike II.a erregeagaz ezkondu baitzan. Kontuak kontu, Ixabel Etxeberria ikerlariak ondu dau liburu eder eta mamitsu hau.

Kontuk kontu, gaur, apirlak 2, profesionalen eguna izango da Saran: goizeko 9:30ean, Lezeen bisita gidatua egingo da eta 10:30ean, barriz, - Performance berezia: Gora euskal (H)errientsak eleberri grafikoaren inguruan. Dom Campistron & Asisko Urmeneta.

11:45ean, Ipar Euskal herriko historia: argitalpenak. Gaia jorratuko dau Elkar saltegiko Peio Uhaltek.

Arratsaldeko 16:00etan, Mahai ingurua iragarri dabe: Ipar Euskal Herriko historia idazten ahal ete da? gaiari eutsiz; Ikerketa zientifikoa beharrezkoa da ondotik ezagutza transmitidu eta zabaltzeko. Gaur egun, Ipar Euskal Herriko lurraldeari jagokonez, zailtasunak agertzen dira bere historia dokumentetako, erakasteko, ezagutza transmitiduteko. Testuinguru horretan, Ipar Euskal Herri mailako historia idaztea posible ete da?

Parte-hartzaileak: Xabier Itçaina; Emile Durkheim; Maite Urmeneta; Bixente Irigarai; eta Philippe Etchegoyhen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu