Atxondoko bide berdea, Aste Santuko plana

Amaia Larruzea 2024-03-27 08:45   Ibilian-ibilian

Kanpoko altxorrak bisitetea ondo dago, baina bertokoak be itzelak dira. Beraz, Aste Santu honetan jo daigun Atxondora!

Denpora luzez, zarratuta egon da Apatomonasterioko bidearen hasierea, AHTren obren ondorioz, baina dagoeneko edegita dago. Halanda ze, bideaz disfrutetako aukerea parebakoa da. Atxondon emongo deutsagu hasierea ibilbideari, Bizkaiko Abadiño eta Elorrio udalerrien arteko auzoan hain zuzen be.

Askotan, ez da erreza izaten tokietara autoz edo garraio publikoan heltzea, hemen, bai; ikuspegi ederrakaz gozauko dogu eta iturriak, jarrlekuak eta puntu askotan autobusak hartzeko aukera ugari dagoz. Horrezaz gan, ondoko errepidea bizikletaz egiteko aproposa da.

Bide berdea, benetan berezia da; zugatzez ingurauta eta erreka bazterretik. Jente asko ibilten da, baina, hain luzea danez, lasaitasuna da nagusi. Apatamonasteriotik hasiko gara, Arrazolarantz. Ez dago ia aldatzik, malda txikiak baino ez (bidea zuzena da).

Egin dodan bidegorririk politenetakoa da; ikuspegi zoragarriak eta energia asko transmitiduten dauena. Aurrera egin ahala, Axpen, hainbat jatetxe dagoz; Etxebarri famatua, Mendi Goikoa edo japoniar estiloko barria. Etxeko janari ekologikoaren bila ibili ezkero, Arrazolako Amillena taberna kuttuna da aukera onena. Ganera, taberna parean dagoan iturrian ur freskoa edan ahal izango dogu.

Ibilbidea labaur geratzen bajatzue, Ibilian-Ibilian atalean, hainbat artikulu konsultau daitekez: Kilometro Bertilaka; Tellamendira igotean; edo behin bidegorria amaituta, mendi bidea hasi eta Besaidera igoteko ibilbideak proponiduten deutsuedaz.

Bizi bertako aukerak, sentidu energia eta egin nahi dozuena; errekea, haize eta oxigenoa arnastuz, egunerokoan indar gehiago izan eta birikiak barriro bete.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu