II. Bilintxen Menda Bertso Hamabostaldia apirilaren 19an hasiko da

Bizkaie! 2024-03-26 12:42   Bertsolaritzea

Txapelketea izango da aurtengo jardunaldien ardatza.

Donostiako Udaleko Euskera Zerbitzua eta aurten antolakuntzara batu diran San Telmo Museoa eta Donostia Kulturak prestau dabe II. Bilintxen Menda. Bertan, Donostiak historikoki bertso-plaza bezela izan dauen garrantzia aldarrikatuko da, baita bertsozaleei gozatzeko paradak eskaini be eta bertsogintzearen buruzko gogoetak egingo dira.

Txapelketea izango da aurtengo jardunaldien ardatz, eta Imanol Larzabalen (Lugaritz), Antzoki Zaharran, Ernest Lluch Kultur Etxean eta San Telmo Museoan egingo dira lau saioak. Horreetako bik ordaindutako sarrerea dabe eta beste bietan sarrerea librea izango da aretoa bete arte. Sarrerak salgai dagoz hemen.

Programazinoa

- Txapeldunen bertso saioa

  • Bertsolariak: Sebastian Lizaso, Andoni Egaña, Amets Arzallus eta Maialen Lujanbio.
  • Gai-jartzailea: Ainhoa Larretxea.
  • Apirilaren 19an, 19:30ean, Imanol Larzabal Aretoa (Lugaritz). 5 €.

- Ego eta hego: txapelketako edukiei begiratu bat txalodependentziaren ikuspegitik.

  • Hitzaldia: Jon Sarasua.
  • Aurkezlea: Xabier Euzkitze.
  • Apirilaren 24an, 19:00etan, Ernest Lluch Kultur Etxea. Sarrera librea aretoa bete arte.

- Bertsolari Txapelketen antologia kantauta. Berbaldi musikatua.

  • Bertsolariak: Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran, Unai Agirre, Nerea Ibarzabal eta Aner Euzkitze.
  • Musikariak: Gari Otamendi eta Ixak Arruti.
  • Aurkezlea: Aizpea Goenaga.
  • Apirilaren 28an, 19:00etan, Antzoki Zaharra. 5 €.

- Gai-jartzailetzaren bilakaerea. Mahai-ingurua.

  • Solasean: Joxemari Iriondo, Laxaro Azkune eta Maite Berriozabal.
  • Gidaritzapean: Xabier Euzkitze.
  • Maiatzaren 2an, 19:00etan, San Telmo Museoa. Sarrera librea aretoa bete arte.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu