2.800 lekuko-aldaketa, 4.900 eroaile eta 11 egun zein 10 gau izan dira

Bizkaie! 2024-03-25 07:55   Euskerea berbagai

Inoizko Korrikarik erraldoi eta handigurakoena igaro da, Irundik Baionara.

Beste behin, euskerearen herriak Euskal Herri osoko errepide eta kaleak hartu ditu. Itzela izan da: argi geratu da hemen badagoala komunidade oso bat, konplejurik bakoa; ez dau onartzen kontingentzia-planik euskerearen normalizazinorako: horrez ordez, egiazko transizino bat nahi dau.

Parte-hartze masibo hori herriak egin dau, danok batuta. Genero, kolore eta sensibilidade politiko anitz gerturatu dira Korrikara, euskerearen aldeko ekimen handira, herri-aldarri alai eta aberats honetara. Horreetako batzuk euskaradunak dira dagoeneko; beste batzuk, euskaradunak ez izanagaitik be, badira euskerearen munduaren zati. Ateak zabal-zabalik ditue, barruratzeko bidea, libre.

Euskarereen herrian eroso bizi ahal izateko desioan, lekua dago edonorentzat. Etorkizunerako asmoak gauzatzeko, baina, danon laguntzea behar dogu: instituzinoena, kolektiboena eta norbanakoena. Harro gagoz, bai, baina ez konforme. Euskerearen ezagutzearen dobakotasuna, unibersaltasuna, hizkuntza-politika ausartak jomuga dira oraindino. Asmau beharko dogu, era berean, zelan bideratu egunotan metatutako indarrak, aurrerantzean be lanean jarraitzeko, alkarlanean; euskeraren normalizazinoa ardatz, aurrerapausoak emoten segiduteko.

AEK-k Korrikan inguruan ezarritako helburuei jagokenez, argi dago horreetako bat nabarmen bete dogula: euskerearen aldeko kontzientzia astindu dau Korrikak, herri-gogoa hauspotzea lortu dau. Lasterketan bertan parte-hartze masiboa izateaz gan, etxetik be inoizko Korrikarik ikusiena izan da hau, aurrekoaren marka sanak hausita, neurri handi batean sare eta hedabideen alkarlaneko lanari esker. Aurreikuspen ekonomikoak be onak dira, oraindino goiz bada be arlo horretako helburura heldu garen adierazoteko.

Amaitzeko, AEK-k azpimarratu nahi dau sano poztu gaituala edizio honen omenduen aldarria —Azterketak Euskaraz kolektiboarena— zabaldu izanak. Bihotz-bihotzez, espero dogu Korrika honetan izan duaen ikusgarritasuna akuilu bihurtuko dala hareen helburuak lortzeari begira.

AEK-k atontzen dau Korrika, baina AEK bideratzaile besterik ez da; komunidade sendo bat dago, Herri Harro bat, prest dagoana parte hartzeko. Hori dala-eta, eskerrik beroenak emon nahi deutsegu era batera edo bestera auzolan erraldoi honetan esku hartu daben guztiei. Eskerrik asko, Euskal Herri! Gora Korrika eta biba euskerearen Herri Harroa!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu