Autobus zerbitzua eta Bitakora-Koadernoa, Aste Santuan Omako Basoan

Bizkaie! 2024-03-25 10:48   Kulturea

Bisita gidatuak zapatuan izango dira.

Turismo jasangarria sustatuz eta kalidadezko bisitak bermatzeko, obra, espazioa eta ingurua jagoteko Omako Basorako erreserbak aldez aurretik egin beharko dira hemen. Derrigorrezkoa da egindako erreserbea baliozkotzea, bai bisita libreen kasuan, bai gidatutakoen kasuan, hain zuzen be Santimamiñeko koba-Oma arreta-gunean ibilbidea baino ordubete lehenago. Bisita libreak doban dira.

Bisita gidatuak zapatuetan eskaintzen dira (11:00etan gaztelaniaz eta 12:30ean euskeraz).

Gidatutako bisitak gehienez 25 personako taldeentzat dira. Beste alde batetik, bisita libreen modalidadean bisita egin nahi dan ordutegia aukeratu beharko da; 9:30etik 15:00etara egin daitekez. Bisita libreak doban dira eta bisita gidatuak ordaindu egin behar dira.

Bisita gidatuen tarifak ondoko honeek dira: prezio orokorra 10 € da eta tarifa murriztua 5 €. Tarifa murriztuei eta dobakoei jagokenez, agiria erakusten dan unean.

Dobako autobus zerbitzua Gernika-Lumotik

Bizkaiko Foru Aldundiak dobako anezka-zerbitzua jarriko dau martxan Gernikatik (Geldilekua-Geltokia) Santimamiñeko aparkalekuraino; autobusak orduro izango dira 9:00etatik 13:00era eta ondoren Gernikara bueltetako autobusak be egongo dira. Dobako autobus zerbitzua martiaren 28an, 29an, 30ean, 31n eta apirilaren 1ean egongo da eskuragarri. Autobusen ordutegiei buruzko informazinoa hemen dago zehaztuta.

Zerbitzu hau erabilteko, Omako Basoa edo Santimamiñeko kobazuloa bisitetako erreserbea erakutsi behar da. Behin helmugan, bisitariek Santimamiñeko kobako informazino-gunera joan beharko dabe erreserbea baliozkotzeko eta bertan basoari buruzko informazinoa jasoten dauen mapea be emongo jake.

Bitakora-Koadernoa

Bizkaiko Foru Aldundiak Omako Basoaren Bitakora-Koadernoen edizino berezia kaleratu dau. Euskerazko eta gaztelaniazko 5.000 aleko tiradak, basoari buruzko informazinoa batzen dau.

Bitakora-Koadernoak eskuragarri dagoz erreserbak baliozkotzeko puntuan, Santimamiñeko Koba-Oma informazino-gunean, eta aleak agortu arte banatuko dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu