Getxon euskerea sustatzeko dirulaguntzak onartu ditue

Bizkaie! 2024-03-25 09:53   Euskerea berbagai

Bizarra Lepoan, Hiruka, ALBE y Egizu dira onuradunak.

Getxoko Udalak onartu ditu euskerea sustatzen jarduten daben alkarteentzako urteroko diru-laguntzak, hareekaz sinatutako hitzarmenen barrukoak, beren jarduerak Erabilerea Sustatzeko Ekintza Planagaz bat datozelako. Hain zuzen be, Bizarra Lepoan Euskera Alkarteak 86.940 euro jasoko ditu, Hiruka kooperatibak 67.832 euro, ALBEk 54.600 euro eta Egizu alkarteak 44.100 euro.

Bizarra Lepoan

Bizarra Lepoan Euskera Alkarteak jasoko dauen diru kopurua Gehitu Kultura eta Gehitu Kirola egitasmoen jarraipen eta dinamizazino lanak egiteko izango da, baita Bapiruke
egitasmoaren barruan aisialdiko jarduerak (udalekuak Gabonetan, Aste Santuan eta udan) atontzeko be.

Hiruka

Hiruka kooperatibeak dirulaguntzea jasoko dau aldizkaria eta atari digitala argitaratzeko gastuetan laguntzeko. Uribe Kostako 100.000tik gora euskalduni zerbitzua emoten deutsenak urtean 12 zenbaki argitaratzen jarraituko dau, bakotxeko 5.000 alegaz eta horreetatik 2.500 Getxon banatzen dira.

ALBE

ALBE, Algortako Bertso Eskolearen aldeko dirulaguntzea bertsolaritzea sustatzeko eta bertso jaialdiak atontzeko izango da, horreen artean, Bertso-Jaialdi Mundiala, bertso afariak, Balkoitik Balkoira, Hitzaren Dantza, ALBE galea eta Bertso Eskolea izango dira.

Egizu

Egizu alkartearentzako laguntzea getxotarren artean euskerea sustatzeko jardueren gastuei aurre egiten laguntzeko izango da, besteak beste, Berbalaguna eta kultur ekintza osogarriak, Gurasolaguna, Kirola euskeraz!, Literaturea & Sorkuntzea eta Beharsarea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu