Donostiako 85. Musika Hamabostaldiak programazinoa aurkeztu dau
2024-03-25 09:31 MusikeaAbuztuaren 1etik 30era bitartean izango da.
Donostiako 85. Musika Hamabostaldiak publiko guztientzako musikea eta jantzak uriko areto, kultur gune eta beste leku batzuetara eroateko konpromisoa berrargitaratuko dau, baita Gipuzkoa, Araba, Nafarroa eta Lapurdiko beste herri batzuetara be.
Guztira, 70 hitzordu baino gehiago izango dira, katalogo zabal bat, bakotxak bere Hamabostaldia diseinau daian. Aurtengo kartelaren egilea Jose Zugasti artistea da.
Urtero lez, ohiko kontzertu zikloak iragarri ditue: Kursaal Auditorioa, Victoria Eugenia Antzokia, Ganbera, Antzinakoa, Garaikidea, Interprete Gazteak, Tabakalera Jantzan eta Musikea Aitzaki.
Horreezaz gan, aurten, Organo Erromantikoaren Nazinoarteko Ikastaroaren 40. edizinoa ospatuko dabe.
Sorkuntza barria sustatzeko konpromisoari jagokonez, 9 ikuskizun eta pieza musikalen erabateko estreinaldiak iragarri ditue. Lehenengoetan, Carmen operearen produkzino barria (Kursaal Auditorioa); Egia ala geRuza umeentzako operea (Umeen Hamabostaldia); Myriam Perez Cazabonen koreografia Sofia Martínez konpositoreagaz lankidetzan; eta Kresala Dantza Taldearen Hiru ikuskizuna, Eduardo Chillidaren omenez (Inaugurazino Jardunaldia).
Erabateko estreinaldian entzun ahal izango diran partiturak honako honeek dira: A Reverence to San Sebastian, bere egileak, Carol Williamsek, Organoko Zikloan interpretauko dauena).
Musika Garaikideko Zikloan, barriz, Félix Ibarrondoren Glass eta J. J. Peña Aguayoren Palladium Motus estreinauko dira, Spanish Brassek interpretauko dauena; Fernando Buideren obrea, Abraham Cupeiro eta Ensemble Música Práctica interpretauta; eta Ziyi Taoren Notspur (Pablo Sorozabalen Harizko Laukoterako Nazinoarteko XVII. Konposizino Lehiaketearen irabazlea), Cikada String Quartetek interpretauko dauena.
Programazinoa
- Kursaal Auditorioko zikloaren ezaugarri nagusia errepertorio handiko obrak dira, musikari ospetsuek interpretautakoak. Horren artean, Riccardo Chailly zuzendariak Milango Scalako Orkestrea zuzenduko dauena.
- Musika sinfoniko-koralaren atalean, Shostakovitxen Stepan Razinen exekuzinoa, Beethovenen Missa Solemnis eta Mozarten Requiem obrak eskeiniko dira.
- Bizeten Carmen operea, Hamabostaldiak sustatutako produkzinoa.
- Compagnie Käfig frantsesaren eskutik etorriko da jantzea Kursaal Auditoriora: Folia ikuskizunari esker, jantza klasikoa eta kaleko erritmoak buztartzen ditu.
- Bruce Liu eta Alexandra Dovgan pianistek, Patricia Kopatchinskaja biolinisteak, Sol Gabetta biolontxelisteak eta Mikko Franck eta Jérémie Rhorer zuzendariek debuta egingo dabe jaialdian.
- Victoria Eugenia Antzokian lau hitzordu izango dira: Úrsula López Flamenko Konpainiaren Titulurik gabeko komedia ikuskizuna, Lorcaren inguruan; Alexandra Dogvan gaztearen piano errezitala; Krystof Haranten Odisea kontzertua, ertaroko musiken bidez Mendebaldetik Ekialderako bidaia, Ramon Barearen narrazinoak lagunduta; eta Egia ala geRuza, ume eta familientzako.
Donostiako Musika Hamabostaldia, ganera, beste ziklo batzuek be osotuko dabe: Antzinako Musika eta Ganberako Musika, biak San Telmo Museoan; Organoa, Musika Garaikidea, Interprete Gazteak, Musika Aitzaki ziklo ibiltaria, Haurren Hamabostaldia eta Tabakalera Jantzan.
Informazino gehiago eta sarrerak hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!