Danel Etxeberriak irabazi dau laugarren eta azken saioa
2024-03-25 08:51 BertsolaritzeaFinala apirilaren 12an jokatuko da, Lasturren.
Danel Etxeberriak irabazi dau Gipuzkoako Eskolartekoen laugarren eta azken saioa, finalerako txartela eskuratuz. June Aiestaran, Kattalin Arabolaza eta Sustrai Goenaga bertsolariegaz batera zuzenean pasau da finalera.
Danel Etxebarria irabazleagaz batera ibili dira kantuan Egiar Otegi, Julen Olaizola eta Lide Arregi.
Azken saioa izan danez, Lasturreko finalean jokatuko daben bertsolariak jakinarazo ditue; lau irabazleez gan, Joanes Azpillaga eta Egiar Otegi izango dira bertan.
Finala, Lasturko Tabernan jokatuko da (Lasturreko plazan) apirilaren 12an, arratsaldeko 20:00etan.
Erosi sarrerak hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!