Jone Uria da 2024ko Uribe Kostako txapeldun

Bizkaie! 2024-03-25 07:45   Bertsolaritzea

Kerman Diazi irabazi eutson finala.

Jone Uriak irabazi dau 2024ko Uribe Kostako Txapelketea. Martiaren 23an izan ziran azken kanporaketak eta finala, Algortako hainbat tokitan; Villamonte, Saniko eta Katea tabernetan eta Azebarri Kultur Alkartean hain zuzen be.

Lehenengo kanporetea, Jone Uriak irabazi eban; bigarrena, Kerman Diazek; eta azkena, Imanol Uriak. Beraz, hiru bertsolariak zuzenean pasa ziran finalera eta horrezaz gan, puntuen arabera, ondoko bertsolariak be izan ziran: Paule Loizaga, Oier Aizpurua eta Peru Vidal.

Buruz burukoa, barriz, Kerman Diaz eta Jone Uriak jokatu eben.

Sailkapena

  • Jone 647,5.
  • Kerman 626,5.
  • Peru 359,5.
  • Imanol 349.
  • Oier 346.
  • Paule 314,5.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu