Zornotzatik pasauko da Korrika arratsaldean (17:37)

Bizkaie! 2024-03-22 13:26   Euskerea berbagai

800 ume inguru Korrika Txiki ederrean.

Amorebieta-Etxano Korrikak igaroko dituan udalerrien artean dago eta martiaren 22an hartuko dau lekukoa, 17:37an. Alkarte, klub, erakunde eta ehunka zornotzarren izenean 38 eskuk eroango dabe lekukoa, Korrikak eta euskereak zornotzarren babes sendoa dabela erakutsiz. Korrika Amorebieta-Etxanon Lemoatik sartuko da eta Berna auzoko sarreran amaituko dau ibilbidea. Amorebieta-Etxanoko Udalak Ganeko autobus geltokian jasoko dau lekukoa eta Aldakoene baserriaren parean emongo dau.

Korrikaren etorrerea ospatzeko, hainbat kultur ekitaldi atondu ditue: Mamiki Batukadearen saioak piztuko dau giroa arratsaldeko 17:00etan. Ordu lauren aurrerago, herriko ikastetxe guztiek ekitaldi bateratua egingo dabe Herriko Plazan, gazteek euskerearen eta gure kulturearen aurrean daben konpromisoa erakutsiz. Eta Korrikak herriko kaleak zeharkatu ostean, Diskorrikak jai giroari eutsiko deutso Herriko Plazan. Eguneko azken ekitaldia 20:00etan izango da: Txalo konpainiaren Almazenean antzezlana, Zornotza Aretoan.

800 ume inguru Korrika Txikian

Martiaren 21ean, Korrika Txikian parte hartu eben Amorebieta-Etxanoko Andra Mari Ikastoleak, El Carmelo ikastetxeak, Karmengo Ama ikastetxeak eta Larrea Eskoleak, goizeko 10:00etatik aurrera Amorebieta-Etxanoko 800 ume inguruk egin dabe bat euskereren aldeko ekimen honegaz.

Baiona, hilak 24

2.700 kilometroko ibilbidea egin ostean, hilaren 24an, Baionako Santizpirita zubitik sartuko da karabana koloretsua. Amaiera-ekitaldia bertan izango da, eta, segiduan, jai girorako ordua helduko jake Euskal Herri osoko herrietatik bertaratutako milazak lagunei.

Ekitaldia Askatasun plazan izango da, udaletxearen parean. Lekukoa 12:30erako helduko dala iragarri dabe. Une horretan jakingo dogu nor dan lekukoaren barruko mezu sekretuaren egilea, baita mezuaren edukia be. Ekitaldi nagusiaren aurkezlea Pantxika Maitia izango da.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu