IV. VillaSound-eko kontzertuak apirilaren 4an hasiko dira Bilborock-en
2024-03-22 13:04 MusikeaIzena emon daben 156 taldetatik 12 hautatu ditue.
Tour VSB24 biran (Son Estrella Galiciaren eskutik) zein taldek edo bakarlarik parte hartuko dauen aurkeztuko dabe Bilborock-en, bai eta epaimahaiak eta babesleek egindako gainerako aitamenak be. Ekitaldia amaitzeko, La Paloma-k kontzertua emongo dau.
VillaSoundBilbao jaialdiaren IV. edizinoak (VSB) dagoeneko 12 talde ditu hautatuta kontzertuak emoteko apirileko eguen guztietan, 20:00etan, Bilborock-en. Edozein sartu daiteke leku guztiak bete arte.
VillaSoundBilbao Jaialdiaren helburua da 16 eta 35 urte arteko gazteen sorkuntza-lanak sustatzea eta musika arloko askotariko proposamenak eta egungoak eskaintzea publikoari.
Kontzertuak
Apirilak 4
- Gydeon (Bizkaia).
- Kalipotxo (Bizkaia).
- Krivex (Bizkaia).
Apirilak 11
- Badmintones (Gipuzkoa).
- Mikosis (Bizkaia).
- S.A.D.-Systems Are Dangerous (Bizkaia).
Apirilak 18
- Irati Reich (Bizkaia).
- Markos García (Bizkaia).
- Xabier Badiola (Gipuzkoa).
Apirilak 25
- Latido (Gipuzkoa).
- Net Bby (Bizkaia).
- Rally 48 (Bizkaia).
Danetara, 156 taldek eta bakarlarik emon dabe izena: Bizkaikoak dira 9 talde eta Gipuzkoakoak 3.
Banda horreek osotzen dituen 36 personen artean, 9 emakumeak dira. Kantuetan erabilitako hizkuntzei jagokenean, gaztelania da nagusi (% 45), eta ondoren euskerea (% 32), eta gero ingelesa (% 20). Aukeratutako talde eta bakarlarien batez besteko edadea 27 urtekoa izan zan.
Apirilean, aukeratutako 12 taldeek VSB MENTORING prestakuntza-programan parte hartuko dabe eta horreetatik 6 hautatuko ditu epaimahaiak, lagun egiteko programa batean parte hartzeko, maiatzean eta bagilean.
VillaSoundBilbao VSB TOURegaz amaituko da. VSB FESTen ondoren, maiatzaren 4an, Bilborock-en, epaimahaiak jakinarazoko dau zein taldek egingo dauen 4 kontzertuko birea, Estaduko beste horrenbeste uritan, Son Estrella Galicia zikloaren eskutik. Era berean, babesleek emondako gainerako sarien barri emongo dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!