Kimuak programean izena emoteko epea edegita

Bizkaie! 2024-03-22 09:51   Zinemea

Apirilaren 21era arte.

Kimuak Eusko Jaurlaritzaren programea da, Etxepare Euskal Institutuaren eta Zineuskadiren bitartez egiten dana. Horreezaz gan, Euskadiko Filmategiaren languntzinoa jasotzen dau film laburrak Euskal Herrian proiektatzeko.

Hautatuko lanak, Kimuak barruan jasoko dira, eta nazinoarteko jaialdi, erakunde eta ikus-entzunezko ekitaldi nagusietara bidaliz.

Deialdian parte hartu nahi daben egileek gehienez 30 minutuko lanak aurkeztu beharko ditue. Parte-hartzaile bakotxak obra bat baino gehiago aurkeztu ahal izango dau, beti be 2023ko bagilaren 1etik aurrera amaitutakoak.

Euskal Hirigune Alkargoko eta Nafarroako Foru Komunidadeko euskerazko film laburrak be onartuko dira. EAEko film laburren kasuan, edozein hizkuntzatan egindakoak izan daitekez. Film laburrak komertzialki estreinau gabeak izan behar dabe.

Deialdiaren oinarriak eta izena emoteko formularioa eskuragarri dagoz webguneko 2024ko deialdia atalean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu