Hitzetik Hortzera Onintza Enbeitagaz

Bizkaie! 2024-03-22 08:00   Bertsolaritzea

Enbeita izateari buruz eta haren lehen bertso plazak gogorarazoko ditue programean.

Bertsoari, bertsogintzeari eta plazeari lotuta bizi da Onintza Enbeita muxikarra. Aste honetako programan bere bertso ibilbidearen errepasoa egingo dau Mirari Martiarenagaz batera.

Bertsolari familia ezagun bateko alabea da Onintza Enbeita. Umetatik bertsoa arnastu eta bizi izan dau, bertsotan jaio zala be esan daiteke. Enbeita izateari buruz eta haren lehen bertso plazak gogorarazoko ditue programan.

Bertsolari gitxik daben ibilbidea egin dau muxikarrak. 1998an parte hartu eban lehen aldiz Bizkaiko Txapelketan. 2006tik egindako final guztietan kantau dau eta 2018an izan zan txapeldun. Jon Enbeita bertsolari eta osabeak jantzi eutson txapela eta txapelketea irabazi eban lehen emakumea da. 2005etik jokatu diran Txapelketa Nagusi guztietan hartu dau parte.

Bertsolari belaunaldi gazteen eredu eta erreferentea da Onintza Enbeita; Emetik bertso kabareta sortu eban Iratxe Ibarra eta Oihane Enbeitagaz, ondoren parte hartu dau Señora Sariketan edo Ez da kasualitatea lako saioetan. Holako saioek bertso plazeari emoten deutsonari buruz be berba egingo dabe.

Horrezaz gan, politikagintzan edo zutabegile lanetan egindako bideari be egingo deutsee errepasoa. Ganera, badau erronka barririk eskuartean, Bertsozale Alkarteko zuzendaritza taldeko kidea baita martiaren hasieratik Ainhoa Urien, Sustrai Colina eta Xabi Igoagaz batera.

Hitzetik Hortzera, domekan 15:00etan ETB1n, edo, Nahieranen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu