Ana Popovic eta Big Yuyu Bilbao Blues Festibalean

Bizkaie! 2024-03-21 11:21   Musikea

Martha High & The Soul Cookers, Anson Funderburg, Mike Morgan eta Shawn Pittman be hurreratuko dira.

III. Bilbao Blues Festivalak artista ospetsu bi dakarz, Ana Popovic eta Big Yuyu. Bilboko Udalak bultzatutako musika-ekitaldi garrantzitsua garagarrilaren 25etik 28ra egingo da, eta lehen mailako kontzertuak dituan dobako programazinoa eskainiko dau Arenalean.

Popovic (Belgrado, Serbia, 1976) gitarrista eta abeslaria da, 25 urteko ibilbide artistiko bikaina egin dauena. Fender Stratocasterra beti sorbaldatik zintzilik, teknika bikaina erabilten dau. Popovic blueswoman petoa da, eta eroso mobiduten da power blues, soul eta rockaren eremuan.

Big Yuyu hirukote mallorcarrak estudioko bost lan ditu merkatuan eta hainbat estilo buztartzen ditu: rock klasikoa, soul, boogie, rythm and blues, eta funk.  Euren ibilbidean zehar, Alemanian, Holandan, Belgikan, Ingalaterran eta Suitzan jo dabe. Soulify Girl estudioko laugarren lanaren kalidade onari esker 2019ko European Blues Challenge-n parte hartu eben. Jordi Álvarez Big Yuyuko abeslari, gitarrista eta liderra gaur egungo blues-rock eszenako musikari ospetsuenetako bat da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu