III. Bilbao Blues Jaialdia aurkeztu dabe
2024-02-14 12:55 MusikeaMartha High & The Soul Cookers, Anson Funderburg, Mike Morgan eta Shawn Pittman, berretsitako lehen artistak.
Bilbao Blues Festival jaialdiaren hirugarren edizinoa garagarrilaren 25etik 28ra izango da. Arenalean izango da eszenatoki nagusia eta horrezaz gan, herritar guztientzako jarduerak be egingo dira uriko hainbat lekutan, esaterako, Jaialdiaren hasierea egunean Jam Session bat atondu da Itsasmuseum-aren inguruan.
Baieztatutako lehen kontzertuak Martha High & The Soul Cookers dira. Kontzertu horretan Anson Funderburg, Mike Morgan eta Shawn Pittman izango dira, Estatu Batuetako generoaren adierazgarri handienetakoak diranak. Funderburg, Morgan eta Pittman musikariek ibilbide luze eta arrakastatsua dabe elkarregaz. Lehenengoak, Anson Funderburgh & The Rockets-eko egungo kideak, eszenatokietara igota daroa 15 urtetatik.
Blues elektrikoa dau ezaugarri Morganek, eta 14 album kaleratu ditu, gehienak The Crawl taldearen bezela. Shawn Pittman kantautore eta gitarristak, barriz, ibilbide oparoa dau, eta Matt Guitar Murphy, Hubert Sumlin edo Lou Ann Barton lako artistegaz egin dau lan.
Berretsitako bigarren taldea Marta High & The Soul Cookers da. Haren front woman 30 urtez egon zan James Brown mitikoagaz, eta, ondorioz, bere emakumezko kantari beteranoena bihurtu zan. Gaur egun, mundu osoan zehar dabil biraka Maceo Parkerren taldeko abeslari nagusi bezela.
Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza, Turismo eta Enplegu Zinegotzi Xabier Ochandianok adierazo dauenez, aurreko edizioetan arrakasta handia izan ondoren, pozgarria da kalidadezko kultur hitzordua barriro hartzea, nazinoarteko erreferentea baita. Bilbotarrek eta bisitatzen doskuen turistek lehen mailako programazino erakargarria, dobakoa eta aire zabalekoa izatea nahi dogu, baita egun horreetan uriko hainbat lekutan atontzen diran jarduera paraleloak eta jende guztiarentzako ekimenak be.
Udako egutegian jaialdia finkatzea eta nazinoartean onarpen handiagoa edukitzea lortzen ari gara. Bisitan etorri diran artistak txundituta geratzen dira, bai uriagatik bai jasotako tratuagatik, nabarmendu dau Carlos Mallesek, jaialdiaren zuzendariak.
Programazinoari jagokonez, aurtengo proposamenak bere ohiko ildo eklektikoari jarraituko deutso. Ikusleek blues-mota ugari eta antzeko musika-estiloak ezagutzea nahi dogu, azpimarrau dau Mallesek.
Bilboko Mississippia
Bilbao Blues Festival 2024 jaialdiko kartelaren irudia gurpil-lurrunezko ontzia da, Mississippi estilokoa, eta Arenala zeharkatzen dau.
Ilustrazinoa Moriskette euskal estudioak egin dau, duela ia 25 urtetik Sergio Pérez Berasategik zuzentzen dauena. Jaialdia finkatu egin da, eta ezinbesteko hitzordua da genero hau maite dauen personentzat; ganera, oso espezializatua da, adierazo dau Pérez Berasategik. Aurreko urteetako ilustrazino-estiloaren antzekoa eta koherentea dan grafiko bategaz, blues-a maite dabenak berehala identifikauta sentiduko dirala uste dogu bai eta, aldi berean, Bilbori eta bertako biztanleei keinu egiten dogula be, gehitu dau estudioaren arduradunak.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!