Elkarlan sariak banatu ditue

Bizkaie! 2024-03-21 07:50   Kulturea

2022ko Elkarlan sarien lau irabazleek jaso ditue autortzak. Saritutako proiektuek Garaion Naturartea Alkartea (Bizi Bizia proiektua), Norai (Etorkizuna Musikatan), EME Komunikazinoa (Pikara Magazine) eta Residuos Cero Fundazinoa (Rexcatering) taldeek egin eta garatu ditue; izan be, horreek izan dira irabazi asmorik gabeko erakundek lehiaketara aurkeztutako 31 proposamenen artean ondoen balorau dituenak.

Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak 9.000 euro emon deutse irabazleei, eta, horrezaz gan, kanpoko aholkularitza be jasoko dabe. Horren bidez, transferentzia-produktua sortu eta Euskadiko OGPren Foro Irekian aurkeztu dabe.

Sari horrek balio publikoa sortzeko proiektu barritzailea eta sustatzaileak autortzeaz gan, beste eragile batzuen parte-hartzea bultzatzeko formulak trukatzen be laguntzen dabe. Euskadin balio publikoa sortzeko ikaskuntza eta lankidetza sarea sendotzea da erronkea. Modu horretan, herritarren ahalduntzea bultzau eta gai publikoetan parte-hartzea eta lankidetzea sustatu ahal izango da.

Saritutako proposamenak ondoko ardatz honeek ditue: elikagaien konsumo adimentsua; umeen abesbatzak eta orkestrak prestatuz gizarte eta hezkuntza integrazinoa; zumezko topaguneak sortuz herritarren parte-hartzea sustatu; eta kazetaritza feministako proiektu bat. Irabazleek bideo, inkesta, ipuin edo memoria formatuetan aurkeztu ditue euren transferentzia-produktuak. Horrela, praktika on edo jardunbide egoki hori beste eragile batzuei adierazo eta zabaltzen jake erreferentzia bezela, beste eremu edo espazio batzuetan apliketako.

Sariak OGP-Euskadi Gobernu Irekiaren Foro Irekiaren urteroko bileraren barruan banatu dira, Bilbon. Ekitaldia Eusko Jaurlaritzako Erakunde Harremanetarako Sailburuorde Jon Urbina Garcia de Vicuñak inaugurau dau, eta Adimen Artifizialari eta Gobernu Irekiari buruzko berbaldia be izan da, Borja Calvo Molinos EHUko adituaren eskutik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu