Bermeok 23. Korrika hartu dau goizaldean
2024-03-21 08:00 Euskerea berbagaiBusturialdeko AEK-k atonduta, Baionan egingo dan Korrikaren amaierara joateko autobusak egongo dira.
Eguaztenetik eguenarako goizaldean helduko da Korrika Bermeora. Mundakatik heldu da eta 01:31ean Bermeon sartu da. Honakoa izan da ibilbidea: Txibitxiaga, Artza, Erribera, Askatasun bidea, Erreñezubi, Ondarraburu, Lameratxiki, Zubiaur tar Kepa, Taraska, Artza, Lamera, Arostegi, Goiko plaza, Nardiz tar Jon, Bizkaiko Jaurerria, San Martineko errotonda, Burujabetasuna zelaia, institutua, ikastolea eta Bakiorako bidea.
Busturialdeko AEK-k atonduta, Baionan egingo dan Korrikaren amaiera ekitaldira joateko autobusak egongo dira; hirugarren autobusa bete da. Zuhur ibili.
Martiaren 24an (domekan), autobusak 08:30ean urtengo dabe Bermeotik eta 19:30ean izango da bueltarako ordua. 15 euro ordaindu beharko dira AEK euskaltegian, edo bizum bidez be egin daiteke. 635 97 16 54 telefono zenbakian emon daiteke izena.
Korrikako petoak liburutegian dagoz salgai 6 euroan; eskudirutan ordaintzea eskatu dabe.
Eguena, martiak 21
Bermeotik, Uribe Kosta eta hor zehar ibili ondoren, Korrika Bilbon sartuko da arratsaldeko 15:31 aldera eta hortik aurrera, Barakaldo, Sestao, Portugalete, Santurtzi, Trapaga eta Urtuella bisitauko ditu euskerearen aldeko 23. Korrika-k
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!