Martiaren 21ean, Sopelara sartuko da Urdulizetik goizeko 06:53 aldera

Bizkaie! 2024-03-20 13:13   Euskerea berbagai

Segiduan Larrabasterra alderantz egingo dabe (07:06).

Goizean goizetik, 06:30ean, udaletxe plazan, armozua eskainiko dabe hurreratzen diran guztientzat. 06:53an, barriz, Korrikan parte hartzeko ordua izango da.

Arratsaldeko 19:00retan, barriz, Bertsopoteoa, Etxahun Lekue eta Inazio Vidal tarteko dirala.

Hurrengo egunean, martiaren 22an Korrika Txiki iragarri dabe: goizeko 09:30ean Ander Deuna Ikastolatik, jarraian Zipiñeko ikasleek jasoko dabe lekukoa eta Iberreko ikasleek amaierea emongo deutse Urkon.

Kontxa Laspiur Zabalak, 1924. urtean jaiotakoa, Eibarren hartu dau lekukoa. AEK sortu aurretik klandestinidadean euskera irakasle izandakoa.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu