Zabalik dago IX. Basque Culinary World Prize ospetsuan izenak aurkezteko epea
2024-03-20 12:32 Jan edanakEkimen eraldatzaileak dituen chefak saritzea da asmoa.
2024an, Basque Culinary World Prizek gastronomiaren ahalmen eraldatzailea indartu eta goraipatu nahi dau barriro, baita haren irismena eta gizartean eragiteko gaitasuna be. Gastronomiaren sektorean indar handiko saria da, mundu mailako fenomeno biderkatzailea eta inspiratzailea, izan be, talentuz, ezagutzaz eta sormenez betetako chefen lanetan oinarrituz.
Hainbat esparrutan eragina daben ekimen eraldatzaileak gauzatzen dituen chefak izentau leikiez sektore gastronomikoko profesionalek eta erakundeek. Esparru horreen artean, honako honeek dagoz: barrikuntza, teknologia, hezkuntzea, ingurumena, osasuna, elikagaien industria eta garapen sozial edo ekonomikoa.
Sariketa honetan, 1.200 izentapen baino gehiago eta 42 herrialdetako 800 izentau inguru aztertu ditue.
Irabazlearen izena Liman (Peru) jakinarazoko dabe, 2024ko bagilaren 19an. Irabazleak 100.000 euro jasoko ditu, eta diru hori gastronomiaren ahalmen eraldatzailea islatzen dauen edozein proiektutarako erabili beharko dau.
Kontuak kontu, zabalik da Basque Culinary World Prize-ren 9. edizinorako izentapenen prozesua; gastronomiako profesionalek eta erakundeek apirilaren 15ra arteko epea dabe gastronomia aldaketearen eragile bihur daitekeela frogatzen daben chefak izentetako. Izendapenak Basque Culinary World Prizeren webgunearen bidez egin behar dira hemen.
Mundu mailako autorpen aitzindari hau Eusko Jaurlaritzeak eta Basque Culinary Centerrek sortu eben eta jada bere sektorean ondo finkatuta dagoan sari berezi bat da. Talentuz, ezagutzaz eta sormenez betetako chefen lanean oinarrituta, gastronomiak etengabe erakusten dau fenomeno biderkatzailea eta inspiratzailea dala mundu mailan.
Izentapenak aurkezteko aldia amaitu ondoren, Basque Culinary World Prizeko idazkaritzeak hautagaiak aztertuko ditu. Idazkaritza hori sukaldaritzako akademikoek eta adituek osotuko dabe.
Ebru Baybara chef turkiarrak irabazi eban 2023ko Basque Culinary World Prize saria
Gastronomia ardatz hartuta Mardin-en (Siriako mugatik gertu) integrazino kulturalean laguntzeagaitik saritu eben. Hamarkada bitan, hainbat ekimenetan parte hartu dau: eskualdeko migrazino-krisiari aurre egitetik hasi, eta lurzoruak klima-aldaketearen aurrean suspertzera, edo tragedien ondorengo laguntza humanitarioa eskaintzera, besteak beste, 2023kozezeilean Turkian izandako lurrikeararen ondoren.
Aurreko edizinoetan, munduko hainbat lekutako chefek irabazi dabe saria: Fatmata Binta (Sierra Leona, 2022), Xanty Elías (Espainia, 2021), José Andrés (Espainia/AEB, 2020), Anthony Myint (AEB, 2019), Jock Zonfrillo (Australia, 2018), Leonor Espinosa (Kolonbia, 2017) eta María Fernanda di Giacobbe (Venezuela, 2016).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!