Zapatuan jokatuko dabe finalaurrekoak eta finala

Bizkaie! 2024-03-20 08:00   Bertsolaritzea

Uribe Kostako Bertsolari Txapelkatea Algortako hainbat tokitan izango da.

Martiaren 23an jokatuko dabe Uribe Kostako Bertsolari Txapelkataren finalaurrekoak eta finala. Algortako hainbat tokitan izango da; Villamonte, Saniko eta Katea tabernetan eta Azebarri Kultur Alkartean hain zuzen be. Egun osoko egitaraua aurkeztu dabe atontzaileek.

Lau kanporaketa egin ostean, finalaurrekei emongo deutsee hasierea. Bertan, lau bertsolariz osotutako hiru talde egongo dira. Aurreko kanporaketetako irabazleak ondoko honeek izan dira: Kerman Diaz, Paule Loizaga, Arrate Illaro eta Jone Uriza.

Atontzaileek eskerrak emon nahi deutsee parte hartu deben tabernetako lagunei; Frontoi taberna, Nebarrebak, Etxekhi, Laiak, Villamonte, Saniko eta Katea.

Finalaurrekoak

  • 12:00etan, Villamonte tabernan: Jone Uria, Oier Aizpurua, Joanes Igeregi eta Galder Bilbao.
  • 17:00etan, Saniko tabernan: Kerman Diaz, Peru Vidal, Aritz Landeta eta Beñat Lopez.
  • 18:30ean, Katea tabernan: Paule Loizaga, Imanol Uria, June Diaz eta Xabi Sainz de la Maza.

Finala

  • 21:30ean, Azebarri Kultur Alkarteam: finalaurrekoetan sailkatutako sei bertsolarik hartuko dabe parte.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu