XXXI. Durangoko Pasiñoa martiaren 27, 28 eta 29an egingo da

Bizkaie! 2024-03-19 11:11   Kulturea

Martiaren 18an eta 20an, azken saioak 21:00etan egingo ditue Santa Ana plazan.

Santa Ana Arkuan egindako jentaurrekoan aurkeztu dabe Mireia Elkoroiribe alkateak, Marcos Etxarte antzezpenaren zuzendariak eta Jesus eta Maria rol nagusien antzezleek (Markel Ganboa eta Izaskun Astondoa, hurranez hurran) parte hartuta.

Durangoko Pasiñoa martiaren 27, 28 eta 29an egingo da, gaueko 21:00etarako Santa Ana Plazan atondutako ikuskizunakaz. Egun horrek baino lehen, martiaren 18an eta 20an, azken saioak egingo dira, eta parte hartu nahi dabenek ekitaldiagaz bat egiteko aukerea izango dabe.

120 parte-hartzaile baino gehiago

Durangoko Pasiñoak 1990eko hamarkadan ditu sustraiak, Durangoko herritar talde batek bat egin ebanean 60ko hamarkadan, 1961 eta 1965 bitartean Pasinoa herrian antzeztu zanean, sortutako tradizinoa berpizteko asmoz. Ordutik, ospakizun horrek bere horretan jarraitu dau 120 boluntario baino gehiagoren ahaleginari eta dedikazinoari esker. Parte-hartzaile horreek urtero konpromisoa hartzen dabe ekitaldia produzidu eta egiteko.

Santa Ana arkuaren atmosfera parebakoak eszenatoki ezin hobea eskaintzen dau antzezpenerako, ikusleak beste garai batera eroaten dituen dekoratu bereziagaz. Parte-hartzaileek, garaiko jantziakaz, Pasinoaren eszenak gorpuzten ditue, esangura espiritual eta kulturalagaz entzuten diran uneak berpiztuz.

Durangoko alkate Mireia Elkoroiribek Durangoko Pasiñoak herrian dauen indarra nabarmendu eta ondokoa nabarmendu dau: Kultur ekitaldi hau tradizinoa bizirik eusteko lan handia egin daben persona askoren etenbako ahaleginaren eta ilusinoaren emoitzea da. Durangoko Pasiñoa durangarrentzako ekitaldia da, herriak bultzatua auzolanean, Durangoko kultur eskaintza aberastu nahi daben bertako boluntarioek egina, gure oinordetza eta tradizinoari bizirik eusteko. Gure kultur eskaintzea sustatzeko eta indartzeko aukera bat da, Aste Santuan bisitariak erakarriz eta Durangoko kultur esperientzia aberastuz.

Udalak bere esker ona adierazo deutse boluntario guztiei eta Juan de Iciar Kultur Alkarteari, Durangoko Pasiñoa atontzen egindako lan nekaezinagaitik, baita durangarrei eta bisitariei be, oro har, ospakizun hau babesteagaitik. Ekitaldietan parte-hartzeko gonbita egin dabe atontzaileek.

Sarrerak erosi Durangoko Pasiñoaren webgune ofizialean, hemen, El Arco tabernan eta 663 40 25 25 telefono zenbakian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu