Bihar, hilak 19, hasiko da 'Memeka' lehiaketea

Bizkaie! 2024-03-19 10:28   Euskerea berbagai

Gazteei zuzendutako euskerazko meme-lehiaketea.

Memea umorezko mezu sinplea da, zabalkuntza handi eta azkarrekoa, eta, gehienetan, jatorrizko irudi, bideo edo testu baten nahasketea satirikoan oinarritzen dana.

Memeak komunikazino elementuak dira gazteentzat, eta bereziki sare sozialen eta mezularitza programen bidez konpartiduten ditue, euren sentimentuak adierazoteko, egoera bat azaltzeko edo lagunakaz dibertiduteko.

Lehiaketea gazteek euskerea ingurune digitalean erabilteko aukerea da, eurentzat entretenigarria eta dibertigarria dan edukia sortuz. Aldi berean, ekimen horrek agirian ixten dau euskal hizkuntzeak eta kultureak aro digitalean garrantzitsuak eta zirraragarriak izaten jarraitzen dabela.

Memeak egiteko, gazteek irudi garbiak eskuratu ahal izango ditue hemen, eta gero, irudiotan testuak txertatu. Letra tipoaren kolorea eta muetea personalizetako aukerea be izango dabe. Memeak argitaratuz gero, Memeka webguneko katalogo orokorrean konsultau eta erabili ahal izango ditue ganerako erabiltzaileek.

Lehiaketearen ezaugarriak

  • 15-18 urte arteko gazteei zuzenduta dago.
  • Memeak sortzeko memeka.eus plataformea erabili behar da, bertan dagozan oinarrizko irudiak erabiliz.
  • Memeen gaia librea da, baina memeetan jarriko diran testuak euskeraz idatziak egon beharko dabe.
  • Ez dira onartuko eduki iraingarriak edo errespetuzkoak ez diranak, ezta kalidade-maila nahikorik ez dabenak be.
  • Lehiaketan parte hartu ahal izateko, parte-hartzaileak 15-18 urte artean dituela baieztatu beharko dau.
  • Sari bi egongo dira: webgunearen bidez boto gehien jasoten dituan memearentzat 200 euro.  Memekako Instragram eta Pixelfed kontuetan (biak batuta) like kopuru gehien jasoten dituan memearentzat 150 euro.
  • Parte hartzeko epea apirilaren 21ean amaituko da.

Ganera, saritutako memeakaz serigrafiatutako kamisetak jasoko ditue irabazleek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu