Barakaldok IX. Baffest Lehiaketea aurkeztu dau

Bizkaie! 2024-03-19 08:36   Kulturea

Epaimahaiak 20 lan aukeratuko ditu.

Barakaldoko Clara Campoamor Gizarte Etxeak BAFFEST 2024ren programazio ofizialaren aurkezpena hartu dau eta bertan izan dira Nerea Cantero, Barakaldoko Udaleko Kultura zinegotzia, eta Yone Estivariz eta Sara Berasaluce, Lehiaketearen arduradunek urrian herriko hainbat tokitan egingo danemakumeekn egindako argazki onenaren hitzorduaren xehetasun guztiak azaldu ditue, urriaren 5ean egingo dan Baffest Argazki Egunagaz. Era berean, IX. Baffest Argazkilari Lehiaketearen deialdia Estadu osora zabaltzea erabagi dabe atontzaileek.

Esangura horretan, Baffeste-en helburua da argazkilaritza adierazpen artistikoa herritar guztiei hurreratzeas, eguneroko eremu publikoetan jarritako argazkiak erabiliz, artea eta kulturea, bardintasuna eta bizikidetzea sustatuz. Oinarriak argitaratzeaz batera, hasierea emon jako IX. Baffest Jaialdiari. Barakaldoko Udalak bultzatzen dau festibala, Fotopop Producciones Culturales-en eskutik.

Baffest 2024, Emakume Argazkilarien IX. Lehiaketea

Honako deialdi hau estaduan bizi diran emakume argazkilari eta ikus-artistentzat da, eta argazkilaritza-diziplinea edozein izanda, gai edo teknika baliogarria da, irudiak hartzean eta horreek erabiliz sorkuntza lantzean argazkigintza-molde guztietara zabalik dagoala. Aurkezten diran lanak prozesuan dagozanak edo amaitutako lanak izan daitekez, beti be beste lehiaketa batzuetan saririk jaso EZ badabe.

Ane Abalde, Carmen Dalmau eta Laura C. Vela epaimahaikideek Yone Estivarizek eta Sara Berasalucek koordinauta 20 lan aukeratuko eta egileek maiatzaren 18an eta 19an aurkeztuko ditue.

Izena emon eta oinarriak konsultau hemen

Egutegia:

 Martiaren 14a: deialdiaren hasierea.
 Martiaren 19a, 23:59an: deialdiaren amaierea.
 Apirilaren 27a: zer lan hautatu dan iragarri eta argitaratzeko eguna.
 Maiatzaren 18a eta 19a: Baffest Astegoiena, online.
 Bagilaren 2an: zortzi finalistak nor diran iragarriko da.
 Urriaren 4an: Bisitea egingo da Estudios Durero-ra.
 Urriaren 5ean: Baffest Argazki Eguna: finalisten lanak aurkeztuko
dira eta emakume argazkilari irabazlea nor dan jakingo dogu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu