Bertso Udalekuetan izena emoteko bigarren epea etzi edegiko dabe

Bizkaie! 2024-03-18 12:47   Bertsolaritzea

Hiru Udaleku dagoz gustora bisitetako: Bidarraitz, Zuhatza eta Uitzi.

Martiaren 20an edegiko dabe Bertso Udalekuetan izena emoteko bigarren epea, 10:00etatik aurrera. Lehenengo epean, Larraulgo txandea bete egin da, beraz, Bidarrai, Zuhatza eta Uitziko txandetan izena emoteko aukerea izango da oraingoan. Horretarako, galdetegia hemen bete behar da.

Lehentasuna, bertso-eskoletako kideek edota guraso bat Bertsozale Alkarteko bazkide dabenak izango dabe; gelditzen diran azken lekuak, publiko zabalari eskainiko deutse. Izena emon ahala osotuko dira txandak.

Ondoko egonaldietan dago izena emoteko aukerea:

  • Zuhatza (Araba). Adina: 9-11 urte. Datak: garagarrilak 24-28.
  • Uitzi (Nafarroa). Adina: 14-15 urte. Datak: garagarrilak 25-31.
  • Bidarrai (Baxenabarre). Adina: 16-18 urte. Datak: garagarrilak 15-24.

2024ko txanden informazinoa eskuragarri dago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu