'Egin udari zirika!', euskerearen lurralde guztietako gaztetxoak batzeko udalekuak

Bizkaie! 2024-03-18 07:50   Euskerea berbagai

Eusko Jaurlaritzeak, Nafarroako Gobernua eta Euskerearen Erakunde Publikoak.

Hiruko Itunaren barruan euskerearen lurralde guztietako gaztetxoentzako udalekuak atondu ditue Eusko Jaurlaritzeak, Nafarroako Gobernuak eta Euskaren Erakunde Publikoak. 2017.
urtetik euskerearen sustapenari buruzko lankidetza ituna, Hiruko ituna hain zuzen be, adostua dabe Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak, Nafarroako
Gobernuaren Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuak eta Euskerearen Erakunde Publikoak. Itunean jasotako jardueretako bat mugaz gaindiko egonaldiak dira. Esangura horretan, aurten Ikusika udalekuak atondu dira Egin udari zirika! goiburupen eta Ondarroan egingo dira txandatan: garagarrilaren 7tik 13ra eta garagarrilaren 15etik 24ra.

Udaleku honeen helburu nagusia da euskeraz berba egiten daben hiru lurraldeetako gaztetxoek eguneroko komunikazinoan eskola-eremutik kanpo erabiltea eta, bizipen ludiko eta gozagarrien bidez, euskereagazko hareen atxikimendua handitzea.

2022an egin ziran Euskerearen Erakunde Publikoaren eta Eusko Jaurlaritzearen arteko lehen udalekuak, Azkoitian. Atontzaileentzat oso esperientzia positiboa izan zan: euskararekiko jarrera baikorra sustatu zen egonaldian, gozatzeko eta mundua ulertzeko bitarteko izan daitekeela transmitituz, bizipen pozgarriekin lotuz. Honek ahalbidetu zuen partaideen gehiengoak euskararekiko jarrera irekia izatea, euskara komunikatzeko tresna soil bat izatearen ideia bazter utziz.

Holna, aurten EAEko, Nafarroako eta Iparraldeko gaztetxoak bilduko dituen udalekuak barriro egingo dira. Zazpi eta 10 eguneko txanda bi egongo dira, aukeran, edadearen arabera. Txanda bakotxean 60 gaztetxok hartuko dabe parte. Plazen heren bat Euskal Autonomia Erkidegoko gaztetxoentzat gordeko da, beste heren bat Nafarroakoentzat eta beste herena Iparraldeko gaztetxoentzat. Plaza kopurua mugatua danez, zozketa bidez esleituko dira. Txanda bitan egingo dira udalekuak:

 Lehenengo egonaldia 9 eta 12 urte bitartekoentzat izango da (7 egun) garagarrilaren 7tik 13ra. Prezioa: 110 €
 Bigarren egonaldia 13-15 urte bitartekoentzat izango da (10 egun), garagarrilaren 15etik 24ra. Prezioa: 110 €

Izen-emotea www.ikusika.eus atarian egingo da: EAE eta Nafarroakoek martiaren 15etik apirilaren 12ra eta Iparraldekoek martiaren 15etik martiaren 26ra. Zozketea, barriz, Hegoaldean apirilaren 16an egingo da eta Iparraldean martiaren 27an. Mezu bidez jasoko dabe emoitzearen barri izena emon daben guztiek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu