XVII. Blas de Otero - Angela Figuera Nazinoarteko Poesia Sariaren deialdia edegi dabe

Bizkaie! 2024-03-15 08:15   Kulturea

Izena emoteko epea maiatzaren 30era arte izango da.

Bilboko Udalak XVII. Nazinoarteko Poesia Sarien deialdia jarri dau martxan. Urtero lez, lehiaketearen helburua Blas de Otero eta Angela Figuera poeta bilbotarrei omenaldia egitea da.

Parte hartu nahi dabenek gaurtik aurrera, martiak 15, eta datorren maiatzaren 30era arte bidali beharko dabez lanak, modalidade bitan: bai euskeraz bai gaztelaniaz. Sari bakotxa, 5.500 eurokoa izango da.

Poema-liburuak ondoko helbide horretara bidali behar dira: euskeraz idatzitako obretarako eta gaztelaniazko obretarako. Formatu digitalean baino ez dira onartuko, eta gitxienez 500 bertso eta gehienez 1.000 izango ditue. Horrezaz gan, gaia, errima eta obren neurria libreak dira.

Blas de Otero – Ángela Figuera Nazinoarteko Poesia Sarian edozein nazionalidade edo bizilekutako egileek parte har leikie. Parte hartzen daben poema-liburuek originalak eta argitaragabeak izan behar dabe nahitaez, eta ez dago baimenduta aurretik beste lehiaketa batzuetan sarituak izatea, ezta akzesit bidez autortuak izatea be.

Aurreko edizinoan, Daniel García Arana Todo Instante eta Elena Sánchez Fuertes Epilogorik Gabe izan ziran saridunak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu