Hitzetik Hortzera Arabako Bertsolari Txapelketako finalean

Bizkaie! 2024-03-15 08:17   Bertsolaritzea

Zapatuan, arratsaldeko 17:25etik aurrera ETB4n.

Arabako Bertsolari Txapelketako finala jokatuko da martiaren 16an Gasteizko Printzipal Antzokian. Bertan ibiliko dira kantuan Aroa Arrizubieta, Asier Otamendi, Iñaki Viñaspre, Manex Agirre, Paula Amilburu eta Peru Abarrategi.

Halanda ze, finala zuzenean ikusteko aukerea izango da, arratsaldeko 17:25etik aurrera ETB4n, hain zuzen be,  Ilaski Serranok aurkeztutako programa berezian. Ilaskigaz izango da Manu Bendala bertsolaria, bere ikuspuntua emon eta saioaren analisia egiteko.

Ondoren, 21:00etatik 22:00etara, ETB1en saioaren amaierea eskainiko da: buruz burukora heldu diran bertsolari bien arteko saioa.

Alkarrizketea txapeldunari

Finalaren biharamunean, martiaren 17an, domekan, Hitzetik Hortzera berezia izango da 15:00etan ETB1n. Printzipal Antzokiko bertsoaldiak eta Mirari Martiarenak txapeldunari egindako alkarrizketea ikusteko aukerea izango da.

Plazan eta txapelketetan eskarmentua daben sei bertsolari ikusiko doguz oholtzan. Peru Abarrategi da egungo txapelduna, Manex Agirre, Iñaki Viñaspre, Asier Otamedik be badakie zer dan Arabako txapela irabaztea. Aroa Arrizubieta eta Paula Amilburuk bigarren aldiz abestuko dabe Arabako finalean.

Xabier Ricok jantziko deutso txapela aurtengo Arabako txapeldunari.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu