IX. BAFFEST Emakume Argazkilarien Lehiaketea aurkeztu dabe Madrilen
2024-03-14 13:28 KultureaBarakaldoko alkateak, Amaia del Campok, emon ditu zehetasunak.
Urtero lez, Barakaldoko BAFFEST Emakume Argazkilarien Festibalaren 9. edizinoa aurkeztu dabe; beraz, Lehiaketearen deialdia estadu osora zabaldu da. Barakaldoko alkateak, Amaia del Campok, eta lehiaketearen arduradunak, Yone Estivarizek eta Sara Berasalucek, emakumeek egindako argazki onenak batzen dituan ekimenaren zehetasun guztiak adierazo ditue Madrilgo EFTIn egindako prentsaurrekoan.
Hitzordua Barakaldon izango da, urrian zehar. Ekitaldian, Malu Reigal eta Carolina Diego izan dira, hau da, 2023ko lehiaketea irabazi eben argazkilariak.
Prentsaurrekoaren ostean, Fotógrafas en el Medio izeneko mahai-ingurua izan da. Semíramis González gijondarra ibili da moderatzaile lanetan eta ondoko emakumeek hartu dabe parte:
- Emilia Gutiérrez, lau hamarkadatan argazkilaria izandakoa eta Diputaduen Kongresuan ibilitakoa.
- Susana Girón, argazkilari dokumentalistea.
- Yone Estivariz, argazkilaria eta kultur kudeatzailea.
- Irene Zottola, argazkilaria eta egilea.
Berbaldian, emakumeek argazkilaritzan izan daben eginkizunari lotutako hainbat gai jorratu dira. Esangura horretan, mahai-inguruaren muina izan da emakumeek izan dituen zailtasunak gizonezkoen munduan lan egiteko. Amaieran, joan zan urteko irabazleetako batek, Malu Reigalek, Manolete, 4 lana aurkeztu dau.
Jaialdiaren helburua da argazkilaritzea eta adierazopen artistikoa herritar guztiei hurreratzea, eguneroko eremu publikoetan jarritako argazkiak erabiliz, artea eta kulturea, bardintasuna eta bizikidetzea sustatuz. Oinarriak argitaratzeaz batera, hasierea emon deutse BAFFESTen IX. edizinoari. Barakaldoko Udalak atontzen dau festibala, Fotopop Producciones Culturales-en eskutik.
Ane Abaldek, Carmen Dalmauk eta Laura C. Velak osotutako epaimahaiak, Yone Estivarizek eta Sara Berasalucek koordinauta, 20 lan aukeratu eta egileak maiatzaren 18an eta 19an aurkeztuko ditue. Lehiaketearen oinarriak hemen dagoz.
Egutegia
- Martiaren 14a: argazkiak bialtzeko eguna.
- Martiaren 19a, gaueradirako minutu baten faltan, 23:59an: argazkiak bialtzeko azaken eguna.
- Apirilak 27: lan hautatuak iragarteko eguna.
- Maiatzaren 18a eta 19a: BAFFEST asteburua, online.
- Bagilak 2: zortzi finalistak iragarriko ditue.
- Urriaren 4an, bisitea Estudios Durero-ra.
- Urriak 5: BAFFEST Argazki Eguna, Barakaldon: finalisten lanak aurkeztuko dira eta emakume argazkilari irabazlea nor dan iragarriko da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!