'Hondalea', martiaren 28tik apirilaren 7ra edegita
2024-03-14 11:07 KultureaDonostiako Santa Klara ugartean.
Cristina Iglesias artistearen Hondalea obrea, Donostiako Santa Klara ugartean kokatua, edegita egongo da publiko orokorrarentzat aurtengo udaberriko (Aste Santuko) oporraldian. Martiaren 28tik apirilaren 7ra, biak barne, bost bisita-ordu eskainiko dira egunero, igaz baino bat gehiago, eta, barrikuntza bezela, ez da aldez aurretik erreserbarik egin beharko.
Bisitak egiteko orduak ondoko honeek izango dira:
- Goizez: 11:30ean, 12:00etan eta 12:30ean.
- Arratsaldez: 16:00etan eta 16:30ean.
Igaz lez, bisita bakotxean, gehienez, 20 lagun sartu ahal izango dira, oporraldi honetan gehienezko bisitari kopurua 1.280 pertsonatik 1.100 lagunera murriztuz.
Sarrera dobakoa izaten jarraitzen dau baina ugartera joateko sarrera erosi beharko da Donostiako portuan. Joateko prezioa 4 euro izango da personako eta joan-etorri zuzena eginez gero, eta 7 euro personako. Erosi sarrerak hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!