'Clemente & Jesús Arraiz' eraskuketea Bilbon

Bizkaie! 2024-03-14 10:48   Kulturea

Bagilaren 29ra arte egongo da zabalik.

Bilboko Ondare Aretoan dago Ander López eta Alicia Fernandez komisario dituan erakusketea. Pintore berezi bi omendu eta berez daben balioa autortu jake: Clemente Arraiz Inchaurregui (1873-1952) eta Jesús Arraiz Ibarra (1898-1980). Gasteizen jaioak, aita eta semea, ez dira oso ezagunak, eta euren lanak lehen aldiz batera erakutsiko dira Bilbon, igarotako euskal artea ezagutarazoten laguntzeko asmoz.

Hautatutako pinturak partikularren eta erakundeen bildumetatik datoz, Arabako Arte Ederren Museoaren eta Gasteizko Udalaren bildumetatik, hain zuzen be.

Erakusketa-ibilbideak aukerea emoten deutso ikusleari artista horreen gaiak eta ezaugarriak ezagutzeko, alkarren arteko antzekotasunak eta eraginak edo sormeneko desadostasunak antzemoteko.

Erakusketea familia-erretratuak dagoz hasierana. Erretratu horreek beren ibilbideen hainbat etapatan sortu zituen, bai eta bizi eta sortzen zituen espazio intimoetan be, Arraiz Ibarra familia bizi zan Olagibel kaleko etxeko aretoan, esate baterako.

Ondoren, itsas inguruneetako paisajeak batzen dira, naturakoak edo urikoak, eta, besteak beste, Clemente jaunak Jesús Arraizengan izan eban eragina eta artista biek paisaje eta argiaren aurrean eben lilurea erakusten dabe.

Clemente Arraiz bidaiaria izanik eta mundua esploretan ibiltea gustetan jakon, nazinoarteko esperientziaren ondoren eta dekorazino-negozioa edegi ondoren. Horren adibide dira Kantauri aldean, Biarritzetik Ferrolera, egin zituan bidaietan egindako obrak.

Fernando Amáricagaz batera, urteetan zehar adiskidetasun handia izan baitzeban, Clementek, Arabako paisajeak pintau zituan hasieran, Zadorra ibaia Trespuentesetik igarotean lanean (1895) ikus daitekeen bezela. Ondoren, Gerra Zibilaren ondoren eta Felipe semeari Galizian egindako bisitetan, Vigo itsasadarraren ingurune naturalean inspirauta, Amáricagaz batera Castro del monte Santa Tegra (1945) lako lanak egin zituan.

Atal horren amaieran, Clemente eta Jesusen uri-paisajeak dagoz, uriko eguneroko bizitearen funtsa eta atmosfeera jasoten dituenak. Soziabilidade eta aisialdi-lekuak dira, eta artista bakotxak bere uri-bizipenagaz lotzen zituen emozinoak eta esperientziak transmitiduten ditue.

Loreak eta natura hilak Clemente Arraizek intensidade handiz landutako genero artistikoak dira, eta Jesús Arraizi be interesau jakozan. Genero horreek oso ezagunak izan ziran artearen historian, eta objektu eta elementu naturalen edertasun estetikoa esploretako balio izan eutsen.

Loreak, loreontziak eta natura hilak oso leku garrantzitsua hartzen dabe Clemente Arraizen obran, batez be azken urteetan. Gai horreek tokiko testuinguru artistikoagaz eta garaiko gustuagaz lotuta dagoz; are gehiago, Gerra Zibilaren ondoren eta erretratuakaz batera, Euskadin pinturearen genero nagusi bihurtu ziranean.

Clementek bere lanetan Euskal Herriko bertoko frutak, sagarrak eta irasagarrak, sukaldeko tresnakaz eta etxeko beste tresna batzuekaz tartekatu zituan. Bere estudioan sortu zituan, eta honako honeek nabarmentzen dira: argiaren eta itzalen sotiltasunen analisi zehatza eta ikus-efektu erakarleak lortzen dituen irudien errealismoa.

Loreen inguruko gaiak Clemente Arraizen produzkinoaren oinrrizko alderdi bat dira, eta artista horren adierazpen artistikoaren genero bereizgarri bat dira neurri handian. Natura biziaren irudikapen horreek ia egunerokoa zan erritu bati erantzuten eutsen. Goizero, bere birlobeak gogoratzen dauenez, Alaba Jeneralaren kalean bere konfiantzako lore-saltzailea bisitetan eban eta hainbat lore-multzo erosten zituan, besteak beste, arrosa, bioleta, krabelin, peonia, gladiolo edo lirioen adarrak, gero miesa eta oholetan jaso eta betirako geratu diranak.

Giza irudia da Jesús Arraizen lanaren elementu nagusia eta protagonista, eta oso zeregin garrantzitsua dau artista horren produkzinoan. Horretan aitaren aldean oso modu berezian jokatu eban. Enpresa itxi eta erretirao hartu ondoren, Jesus Arraizek jarduera artistiko handiko faseari ekin eutson eta Bilboko Manuel Allende kaleko bere etxean, 1980an hil zan arte, miesa gaineko pinturan ibili zan erabat. Orduan, formato txikiko koadro ugari sortu zituan, poza transmitiduten dabenak era askotako gaietan, umne eta talde-eszenetan.

Clemente eta Jesús Arraizek barru-dekorazinoko negozioak izan zituen Gasteizen eta Bilbon, garai haretako elite sozialaren erreferente izan ziranak eta enpresa garrantzitsuenetarako lan egin eben. Egindako lan gehienak gaur egun desagertuta dagoz baina, duda barik, oinarrizko arloa da pintore bien produkzino artistikoa modu integratzailean ezagutzeko.

Jesus Arraizek kokaleku ezezagunetan egindako zirriborro batzuk aurkezten ditugu hemen, konserbetan dan sorkuntza garrantzitsuenagaz batera: Gasteizko Ajuria familiaren Jauregiko (gaur egungo Ajuria Enea) horma-pinturak.

Era berean, azalpen-bisitak, topaketak eta familia-tailerrak be iragarri ditue. Jarduera guztiak doban dira eta ezinbestekoa da aurretiaz izena emotea 944067737 telefonora deituta edo ondare.aretoa@bizkaia.eus helbidera mezua bialduta. Erakusketearen inaugurazio-ekitaldia martiaren 13an izan da, 19:00retan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu