Artium Museoak 26 artelan erosi ditu

Bizkaie! 2024-03-14 09:40   Kulturea

Erosketearen helburu nagusia museoaren ondarea aberastea da.

'Konposaketak / Composiciones' Rafael Lafuente (Artium Museoa, Gert Voor int' Holt). | Ikusi handiago | Argazki originala

Artium Museoak 26 artelan erosi zituan 2023an, besteak beste, erakusketa-programan parte hartzen daben artistak bere bildumean sartzeko erabili dauen erosketa arloaren barruan. Egileen zerrendan Carolina Caycedo, Patricia Dauder, Alejandro Garmendia, Edurne Herrán, Rafael Lafuente, Rosalind Nashashibi eta Julia Spinola dagoz. Ganera, Artium Museoaren Bildumeak Pablo Milicua, Jessica Stockholder, Txaro Arrazola, Ines Medina, Álvaro Perdices, Nerea Lekuona eta Ramón Zurriarain artisten beste hamaika pieza gehitu zituan dohaintzan. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak laguntzinoa jaso dau.

Erosketa horreen artean dago Julia Spínolaren (Madril, 1979) Silex Margiela (2023) eskulturea, museoak artista madrildarrari eskainitako Persona, foto, copia erakusketan ikusgai egon zana, Centre rhénan d 'art contemporain (CRAC Alsace) dalakoagaz batera produziduta. Pisisbaiya (2017) be tartean dago, Carolina Caycedok (Londres, 1978) marraztu eta kontautako ibaietako bat, Baltic Centre for Contemporary Art eta IVAM erakundeegaz alkarlanean egindako Adiskideen lurraldea erakusketean oraindik ikusi daitekeena.

Horrezaz gan, Night Shift (2023), Patricia Dauderren (Bartzelona, 1973) instalazino bat be sartu da. Museoak erakusketa bat eskainiko deutso artista horri datorren udabarrian. Rosalind Nashashibi artista palestinar-britainiarrari (Croydon, 1973) Artium Museoak A Wider Kind of Love margolana erosi deutso, artisteak museoan produziduta, 2021ean Z aretoa programearen barruan egindako erakusketearen barruan. Programa horrek nazinoarteko artistak museoaren bildumatan sartzea bultzatzen dau.

Ganera, Rafael Lafuenteren (Vitoria-Gasteiz, 1936-2005) pieza multzo bat erosi dabe; Museoak, Konposaketak/Composiciones erakusketea eskaini eutson artista horri. Aitatu lan arloan, Alejandro Garmendiaren (Donostia, 1960-2017) El ingenio revolucionario instalazinoa (2003-2004) eta 1995eko fotomuntaketa bi sartu dira. Edurne Herránen (Ingolstadt-Donau, 1978) instalazio bat erosi dabe, Montehermoso Kulturgunean egindako bakarkako erakusketan egoana.

Dohaintzak

Artium Museoak dohaintzak be jaso ditu, bildumea handituz. Guztira, hamaika artelan izan dira: Jessica Stockholderren (Seattle, Estadu Batuak, 1959) instalazino bat; Pablo Milicuaren (Bilbo, 1960) eskultura bat; Txaro Arrazolaren (Vitoria-Gasteiz, 1963), Ines Medinaren, Ramón Zurriarainen eta Nerea Lekuonaren (Vitoria-Gasteiz, 1976) margolanak; Álvaro Perdicesen (Madril, 1971) lau argazki; eta Antón Patiñoren (Monforte de Lemos, 1957) zuraren ganeko marrazki bat. Dohaintzak, artista eta bildumagile pribatuengandik datoz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu