'Memoria historikoa genero-ikuspegiarekin' gida praktikoa editauko dabe
2024-03-14 08:20 KultureaVirginia López de Maturana eta Isabel Mellén historialariek.
Bardintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak Memoria historikoa genero-ikuspegiarekin gida sustatu dau Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen eta Gogora Memoriaren, Bizikidetzearen eta Giza Eskubideen Institutuaren bitartez. Gida hau Isabel Mellén (UNIZAR eta UNED) eta Virginia López de Maturana (UPV/EHU eta UNED) irakasleek egin dabe eta hainbat jarraibide eta gogoeta kritiko eskaintzen ditu, egungo narrazino historikoaren genero-joera eta estereotipo nagusiak adierazoteko eta emakumeak kanon historikotik behin eta barriz kanporatzeko edo ekintza kolektiboetan egiten daben ekarpena desitxuratzeko mekanismoak argitzeko. Horrezaz gan, genero-joera inpliziturik gabeko memoria historikoa garatzeko gako batzuk eskaini nahi ditu. Lanak memoria historikoa genero-ikuspegitik apliketako oinarrizko ideien dekalogoa jasoten dau.
Datorren udabarrian kaleratuko dabe, eta helburu bi ditu: batetik, kontakizun historiko hegemonikoa ez dala biztanleriaren gehiengoa barne hartzen eta ez dauela ordezkatzen konzientziatzea; eta, bestetik, emakumeen ondare historikoa, historiko-artistikoa eta ondare-ondarea babestea eta balioestea.
Liburu horrek genero-joerarik gabeko kontakizun historiko bat berreregitzeko moduari buruz be berba egiten dau.
Dekalogoa
1. Historiak izaera androzentrikoa dau, eta gizakia da protagonista bakarra.
2. Gertakarietan gizonek bakarrik parte hartu dabela uste izateko, beharrezkoa da informazino historikoa desitxuratzea eta emakumeen presentzia ezkutatzea.
3. Ezkutatzeko oinarrizko baliabideetako bat da gaur egungo genero-estereotipoak erabiltea, iraganera begira aplikatzen diranak, sinestarazten baidabe emakumeen egoera ez dala aldatu historian zehar, eta beti bete dituala zainketegaz zerikusia daben rolak.
4. Genero-harremanen ikuspegitik egindako azterketa historiko batek erakusten dau patriarkatua ez dala egitura monolitiko bat, baizik eta etengabeko negoziazinoaren mende dagoala, eta, beraz, garai bakotxeko emakumeen funzinoak eta aukerak aldatu egiten dirala gaur egungoarekin alderatuta.
5. Genero-kategoriari beste gizarte-kategoria batzuk gehitu behar deutsegu, emakumeen osotutako kolektibo ezbardinek gizarte baten barruan dituen gaitasunak eta bizipenak zehazten dituenak: arraza, erlijinoa, gizarte-maila, familia baten barruko posizinoa, sexu-orientazinoa... Horrek guztiak intersekzionalidadea dakar.
6. Emakumeen historiari buruzko diskurso zorrotz eta zientifikoki zuzena egiteko, jatorrizko iturrietara jo behar da ahal dan neurrian, eta barriro barrikusi, historiografiaren ondorengo ezkutaketak saihesteko.
7. Era berean, iraganari buruz heldu diran irudiak testuinguru batean aztertu behar dira, horreen sortze-baldintzei buruz edo agertzen diran emakumeei buruz galdetuz egungo genero-estereotipo edo begiradetara jo gabe.
8. Garrantzia emon behar deutsegu iraganean topautako aztarna material guztiei, tradizinoz emakumeen ekintzekin lotutakoak gitxietsi gabe eta generoan oinarritutako geure aurreretxiak inposau gabe.
9. Geure kontakizun historikoa transmitiduteko orduan, garrantzitsua da ez laguntzea emakumeak ezkutatzen, hizkuntza modu baztertzailean erabiliz edo iraganeko errealidade sozialari men egiten ez deutsen irudien bidez.
10. Kontakizun historiko barneratzailea, zorrotza, zientifikoa, mitorik eta estereotiporik gabea, emakumeen genealogia errespetatzen dauen kontakizuna da, etorkizuneko emakumeentzako benetako erreferenteak eskaintzen dituana eta egungo zapalkuntzak eta ezbardintasunak azaltzen dituana.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!