Irene Santiago Mujikak 'Lamiak' filma zuzenduko dau
2024-03-13 11:02 ZinemeaFF&Films eta Punto y Aparte produkzino etxeek egingo dabe filma.
FF&Films eta Punto y Aparte produkzino etxeek 2026an Euskal Herrian Lamiak izeneko filma produziduko dabe. Drama-fantastiko horrek emakumeen papela gizartean, amatasuna, eta planetearen defensearen gaiak lantzen ditu.
Irati Santiago Mujikak zuzendutako filma, Estefanía Salyers zinema eta telebista-gidoilaria eta elebarri idazleak idatzitako gidoian dago oinarrituta. Ganera, Susana García-Parra eta Irati Santiago Mujika filmaren produktore eta produktore exekutiboak dira.
Lamiak, Eusko Jaurlaritzako garapenerako laguntzinoa jaso ondoren, Bizkaia eta Gipuzkoako kostaldeko lekuetan grabauko da. Euskadiko APIKA Audiovisual Project Lab laborategiak landutakoa, aurten Donostia, Sitges, Berlin eta Cannes jaialdietara eroateko asmoa dago.
Susana García-Parra produktoreak adierazo dauenez, Lamiak gazte-adineko belaunaldiarentzako gai oso garrantzitsuak nabarmentzen ditu. Lurraldearen iraunkortasuna, perinatalko doluak eta abortuak, oraindino tabu diran gaiak geure gizartean, emakumeen papela eta genero-rolak ikusarazoten ditu batez be.
Irati Santiago Mujikaren berbetan: emakumeek gizartearen begiradapean eta geure gorputza eta zer egiten dogunaren kritikapean jarraitzen dogu. Istorio horrek emakumeen artean dolu perinatalaren gaia jorratu eta gizartearen beste zatiagaz jazoera hau orokortu nahi dot. Lana, metaforaz beteta dago. Ume jaiobarriak galtzea lako gaia eta planetearen galerea be lantzen da filman. Horrezaz gan, filmak emakumeak ugaltze-edadean jasaten daben presino soziala erakusten dau, baita egungo gizartean genero rolak birplanteetako beharra be.
Lamiak
Marrek (39) bere umea galtzen dauenean, Euskal Herriko kostaldeko herri txiki batera bizitera joatea erabagiten dau. Bertan, Lamiak izeneko izaki mitologikoen existentziaren barri izaten dau; izaki horrek, bere umea bueltetea eskaintzen deutso gizaki baten bizitzearen truke.
Irati Santiago Mujika
Zinema eta telebista produktorea da. Tech Toys (2011) izeneko telesailaren denporaldi bi produzidu ditu, Discovery Channel katekoak. Eta Will.I.am edo Paris Hilton lako artistakaz bideo musikal asko egin ditu. Blush (2023, Em Johnson) eta Inside the Circle (2021, Javier Colón Ríos) izeneko film independente bi be produzidu ditu, Amazon Prime plataforman eskuragarri. Bere Aberne (2016) izeneko film laburrak BAFTA ikasleen sarietarako izentau eben.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!