2024/03/22 19:30
Bilbon, San Inazion, Euskararen Etxean. | Ikus-entzunezkoakPoesiaren Nazinoarteko Eguna. 'ALASKA'
Martiaren 21a dauka Unescok Poesiaren Nazinoarteko Eguntzat izentauta. Horren harian, Alaska izenburuagaz programa betea atondu dabe: Castillo Suarezek idatzitako Alaska izeneko liburutik hartu dabe gaia eta izena, izan be, idazlea bera egongo da bertan liburuaren ganekoen barri emoten, Julen Azpitarte kazetariagaz batera.
Horrezaz gan, Amaia Hormaetxeak eta Endika Basagurenek Euskara Sukaldatzen izenburuko dokumentala aurkeztuko dabe. Dokumentala AEBetan filmauta dago eta hor hainbat persona Castillo Suarezen liburuko poemak irakurten agiri dira. Bideoaren haria Aitor Garate euskal sukaldariak egindako plater bat da.
Aldi berean, Argi Arte eskolako ikasleen ilustrazinoak ikusgai egongo dira: 18 eta 22 urte bitarteko ikasleek eurentzat euskerea zer dan adierazoko dabe ilustrazinootan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!