XVI. Arabako Txapelketako finala zapatuan jokatuko da

Bizkaie! 2024-03-13 07:55   Bertsolaritzea

Eskuratu sarrerak hemen.

XVI. Arabako Bertsolari Txapelketako finala zapatuan jokatuko dabe Gasteizen, Printzipal Antzokian. Peru Abarrategi (egungo txapelduna), Aroa Arrizubieta, Paula Amilburu, Manex Agirre, Iñaki Viñaspre eta Asier Otamendi ibiliko dira kantuan. Oier Suarez izango da gai-jartzailea. Txapeldunari Xabier Ricok jantziko deutso Txapela, orain 40 urteko mobimentuaren ordezkariak.

Gaztetasuna eta eskarmentua buztartuko ditu Arabako finalak baina esperientziak presentzia handiagoa izango dau, izan be, sei finalistak, lehendik be Arabako finalean ibilitakoak dira, eta seitik lau Arabako txapeldunak: Peru Abarrategi, Manex Agirre, Iñaki Viñaspre eta Asier Otamendi hain zuzen be.

Aroa Arrizubieta eta Asier Otamendi dira orain urte biko finalean kantau ez ebenak, beste lau bertsolariak Europa Jauregian izan ziran.

Horrezaz gan, txapelketan zehar sei bertsolariak ibili dira goiko puntan momenturen batean; Arrizubietak, Viñasprek, Otamendik, Agirrek eta Abarrategik final lauren edo finalerdi bana irabazi dabe. Amilburuk bigarren egin eban Dulantziko azken finalerdian. Beraz, txapelari begira, lehiakortasun handia aurreikusten da.

Publiko aldetik harrera beroa

2024ko Arabako Txapelketearen ezaugarri nagusietako da lehenengo saiotik izan dauen jarraipena. Saio guztietan aretoak bete edo ia bete egin dira eta horrek xarma berezia emon deutso txapelketeari.

Finalerako sarrerak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu