June Aiestaranek irabazi dau bigarren saioa

Bizkaie! 2024-03-12 07:55   Bertsolaritzea

Legazpin jokatu da bigarren kanporaketea.

June Aiestaranek irabazi dau Gipuzkoako Eskolartekoen bigarren saioa. Beraz, Lasturren izango dan finalerako txartela eroan dau. Atontzaileek adierazo dabenez, talde ederra batu zan Andoaingo Kotoi Alkartean.

June Aiestaran irabazleagaz batera ibili ziran kantuan Xuban Urdailleta, Nikola Iraola, Jare Bengoetxea, Peru Alijostes eta Eñaut Olarra.

Hurrengo saioa Legazpiko Muruazpi alkartean izango da, martiaren 15ean, arratsaldeko 20:00etan. Kantauko dabenak: Sustrai Goenaga Intxausti, Amets Zubizarreta Etxaniz, Aratz Arzelus Aranburu, Maddi Lasa Ormazabal, Araitz Ramos Irazusta eta Haritz Murua Gutierrez.

Sarrerak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu