Egunean Behin: 220.000 jokalari eta 50 miloe partida

Bizkaie! 2024-03-11 10:55   Euskerea berbagai

Euskal Herriko joko ospetsuak bost urte bete ditu.

2019an CodeSyntax enpreseak sortu eta kaleratu ebenetik, Egunean Behin Euskal Herriko entretenimendu-kulturearen zutabe bihurtu da, edades eta jatorri guztietako jokalariak erakarriz. Haren sinpletasunak, dibertimenduak eta galdera eta erantzunen erronkegaz batera, Egunean Behin gizarte bileren, jaien eta familia ekitaldien artean denpora-pasa gogokoenetarikoa da.
 
Pozik gagoz Egunean Behin bost urte ospatzeaz eta urteetan zehar zelan hazi eta garatu dan ikusteaz, adierazo dau Josu Azpillagak, jokoaren sortzaileetako batek. Hasieratik, geure helburua jokalari guztiei esperientzia dibertigarri eta hezitzaile bat eskaintzea izan da, eta geure jokalari-komunidadearen etenbako babesagaz eskertuta gagoz, gehitu dau Josuk.
 
50 miloe partida baino gehiago jokatuta, Egunean Behin askok maite daben denpora-pasa dala erakutsi dau, lotura sozialak sendotuz eta erronka intelektualaren bidez lagunartea sustatuz.

5 urteak ospatzeko asmoz, zozketak, sariak (Esaterako, Patxi Huarte Zaldieroa marrazkilariaren kamiseta esklusiboak) eta jokalarientzako galdera barriak atondu ditue.
 
Nazinoarteko zabalkuntzea
 
Bost urteko tartean, 220.000 jokalari eta 50 miloe partida baino gehiago izan ditu euskerazko Egunean Behin olgeteak, gehienak Euskal Herrian bizi diran jokalariak, baina mundu osoko 45 herrialdetan kokatutako jokalari euskaldunek be parte hartu dabe.
 
Horrezaz gan, Egunean Behin Galesez Cwis Bob Dydd eta Katalanez Un Cop al dia bezela sortu dabe.
 
Egunean Behin, sare zabala
 
Denporaldien babesle nagusiak ondoko honeek izan dira: Laboral Kutxa, Guuk, Euskal Telebista eta Elkar. Horreezaz gan, 60 enpresa eta erakundek asteroko laguntzinoa eskeini izan dabe, esaterako: Loraldia Festibala, Mondragon Unibersidadea, Euskaber, Ekolurra, LKS Krean, Burutu, Etxepare, BBK Kuna eta Idiazabal Gazta.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu