Espainiako autonomia-erkidegoen, probintzien eta probintzia‑uriburuen izenen araua eguneratu da
2024-03-11 10:28 Euskerea berbagaiHerritarren izenak be sartu dira.
Kontuak kontu, 32. araua (Espainiako Erresumako autonomia-erkidegoen, probintzien eta probintzia‑uriburuen izenak) 1995ean plazaratu zan eta 2006an eguneratu. Orain, bigarrenez eguneratu da, 2006tik gaztelaniako izen ofizialetan izandako aldaketak jasoteko. Bide batez, aurkezpena be eguneratu da, Frantziako Errepublikako eskualde, departamendu eta uriburuen izenak arauan (36. araua) erabilitako aurkezpen‑moduagaz bat etorrarazoteko.
Euskerazko izenei jagokenez, hiru dira aldaketak: Murtziako Erregioa (lehen, Murtziako Eskualdea; termino horretan, eskualde berbea ez da behar bezain zehatza), Gaztela eta León (lehen, Gaztela eta Leon; hau da, azentu grafikoa erantsi jako) eta Palma (lehen, Palma Mallorcakoa; jatorrizko izena aldatu dalako egokitu da euskerazkoa).
Horrezaz gan, autonomia‑erkidegoetako, probintzietako eta probintzia‑uriburuetako herritar‑izenak sartu dira arauan. Adibidez, Ávilako herritarrak avilarrak dira, Huelvakoak huelvarrak, Lugokoak lugoarrak, Ourensekoak ourensetarrak...
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!