Arrate Illaro eta Jone Uria, lehenengo irabazleak

Bizkaie! 2024-03-11 07:50   Bertsolaritzea

Zuzenean pasauko dira Algortan jokatuko dan finalera.

Martiaren 9an jokatu dira 2024ko Uribe Kostako Bertsolari Txapelketearen lehenengo kanporaketak eta irabazleak, Arrate Illaro eta Jone Uria izan dira.

Kanporaketa biak, Berangon izan dira. Lehenenengoa, Frontoi tabernan jokatu da eta bertsolariak ondoko honeek izan dira; Arrate Illaro, Oier Aizpurua, Beñat Lopez eta Galder Bilbao Txapi. Bigarrena, barriz, Nebarrebak tabernan jokatu dabe: Jone Uria, Peru Vidal, Xabi Sainz de la Maza eta Maialen Lago bertsolariek.

Hurrengo kanporaketa saioak martiaren 15ean izango dira, Sopelan. Hemen bertsolariak:

  • 1. saioa, 19:00retan Etxekhi tabernan: Kerman Diaz, Imanol Uria, Aritz Landeta eta Naroa Torralba.
  • 2. saioa, 20:30ean Laiak tabernan: Paule Loizaga, Peru Irastortza, Joanes Igeregi eta June Diaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu