'Oppenheimer' filmak 7 Oscar irabazi ditu

Bizkaie! 2024-03-11 07:50   Zinemea

Pablo Berger bilbotarrak ez dau irabazi animazinoko film onenaren saria.

96. Oscar sarietan, Oppenheimer filmak zazpi irabazi ditu. Christopher Nolanek zuzendutako lanak, film onena, zuzendari onena, aktore onena, bigarren mailako gizkonezko aktore onena, argazki onena, editatze onena eta musika onena mailatan gailendu da.

Ganerakoan, Emma Stone-k irabazi dau emakume aktore onenaren saria, Poor Things pelikulan egindako lanari esker.

Esku hutsik joan dira Pablo Berger eta J.A. Bayona. Bilbotarrak ezin izan dau animazinoko film onenaren Oscarra irabazi, izan be, Hayao Miyazaki japoniarrak eskuratu dau saria Kimitachi wa dô ikiru ka (Mutila eta koarza) lanagaitik. Atzerriko film onenaren saria, barriz, The zone of interest britaniarrak irabazi dau. Beraz, Bayona be, esku hutsik joan da.

Horrezaz gan, Da'Vine Joy Randolph-ek emakumezko aktore onenaren saria eroan dau The holdovers lanagaitik eta Justine Triet eta Arthure Hararik jatorrizko gidoi onenaren Oscarra irabazi dabe Anatomie d'une chute filmagaitik.

Irabazleen zerrendea

  • Film onena: Oppenheimer.
  • Zuzendari onena: Christopher Nolan.
  • Emakumezko aktore protagonista: Emma Stone.
  • Bigarren mailako emakumezko aktore onena: Da'Vine Joy Randolph.
  • Gizonezko aktore onena: Cillian Murphy.
  • Bigarren mailako gizonezko aktore onena: Robert Downey Jr.
  • Animazinoko film onena: Kimitachi wa dô ikiru ka.
  • Nazinoarteko film onena: The zone of interest.
  • Argazkilaritza onena: Oppenheimer.
  • Gidoi egokitu onena: Anatomie d'une chute.
  • Jatorrizko gidoi onena: American Fiction.
  • Dokumental onena: 20 Days in Mariupol.
  • Film labur dokumental onena: The Last Repair Shop.
  • Editatze onena: Oppenheimer.
  • Abesti onena: What Was I Made For? Billie Eilish (Barbie).
  • Produkzino diseinu onena: Poor Things.
  • Efektu berezi onenak: Godzilla Minus One.
  • Animazinoko film labur onena: War Is over! Inspired by the Music of John & Yoko.
  • Fikzinoko film labur onena: La maravillosa historia de Henry Sugar.
  • Makillaje eta ule-apaintze onena: Poor Things.
  • Soinu-banda onena: Oppenheimer.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu