'Emakumeek idatzi, emakumeek itzuli' lehiaketea martxan

Bizkaie! 2024-03-08 13:34   Kulturea

Parte hartzeko epea martiaren 8tik 10era izango da.

EIZIE-k, Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen alkarteak, Emakumeen Nazinoarteko Eguna ospatzeko, Emakumeek idatzi, emakumeek itzuli lehiaketea atondu dau. Parte hartzeko epea martiaren 8tik 10era izango da.

Horretarako, Literatura Unibersala eta Urrezko Biblioteka bildumetako liburuen gaineko 10 galdera prestau ditue, eta bakotxari hiru erantzun posible gehitu deutsee. Liburu guztiak dira emakumeek idatziak eta itzuliak.

Sari bi banatuko ditue:

1) Zozketa bat egingo dabe galdera guztiak ondo erantzun dituen parte-hartzaileen artean.

  • Saria. Liburu bi: Literatura Unibersaleko liburu bat eta Urrezko Bibliotekako beste bat.

2) Zozketa bat egingo dabe gainerako parte-hartzaile guztien artean.

  • Saria. Liburu bat: Literatura Unibersaleko liburu bat edo Urrezko Bibliotekako bat.

EIZIEren sare sozialetan eta albistegietan jakinarazoko ditue irabazleak.

Parte hartu hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu