HARROladies ekimenak aurtengo agendea aurkeztu dau

Bizkaie! 2024-03-08 12:53   Kulturea

Gaur izan go dan Emakumeen Nazinoarteko Egunaren barruan.

HARROLadies ekimena finkatu da dagoeneko eta 2024ko agendeari emon deutso hasierea, Emakumeen Nazinoarteko Egunean. Helburu bi beteteko sortu zan: alde batetik, LBTI+ emakumeentzako topaleku, entretenimendu-esparru eta kulturguneak sortzea, LBTI+ emakumeek euren burua ezagutu eta holakotzat autortuak izan daitezan; beste alde batetik, egoera horreek ikusarazotea eta aniztasun afektibo-sexuala eta genero-identidadekoa aldarrikatzea dau helburu.

Nagore Espin HARROLadies ekimenaren koordinatzaileak adierazo dauanez, aukeratu dogun formatua, kulturearen, entretenimenduaren eta dibertimenduaren bidezko aldarrikapena da. Halanda ze, egitarauak hainbat proposamen ekarriko deuskuz hiero, hirugarren barikuetan. Saio bakotxean, hainbat formatutako jarduerak eskainiko dira, esaterako, bakarrizketak, hitzaldiak eta tailerrak. Horreen guztien amaieran, HARROLadyfesta egingo da. Erakundeek emakumeen aniztasuna ikusarazoteko ahalegina egin behar dabe eta politiketan, eta horregaitik geure esker ona agertu nahi deutsegu Bilboko Udaleko Bardintasun, Lankidetzea, Bizikidetza eta Immigrazino arloari, babesagaitik, adierazo dau Espinek.

Ekimen horrek dituan helburuetan, nabarmendu nahi dabe parte-hartzaileen fidelizazinoa eta urtearen barruan talde egonkorra sortzeko ahalegina. Horretarako, Espinek esan dauanez, geure helburua LBTI+ emakume-talde egonkorra sortzea da, eta horretarako, HARROLady Kide sortu dogu, eten barik parte hartzen dabenek deskontuak eta abantailak izan deiezan. Izena emotea eta identifikazino-txartela eskuratzeagaitik, 25 euro ordaindu behar dira urtean.

Urteko agendan 20 jardueratik gora programau dira; egitaraua martiaren 15ean hasiko da Key tabernan (Cristo kalea 13) Madrildik etorriko dan Maika Juradoren Humor y Amor bakarrizketeagaz. Ondoren, HARROLadyFesta egingo dabe DJ Estrellaren eskutik, 19:00retan hasi eta 22:30ean amaituko da. Sarrerak 14 euroan dagoz salgai.

Informazino gehiago eta programazinoa hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu